Youtube Youtube

Fisc

Gke

Nazioarteko Solidaritzako Fundazioa - Mariaren Lagundia  (FISC)

 

PROIEKTUA

Mukuna auzoko haurren lehen hezkuntzarako eskubidea bermatzea, eskolaren egoera fisikoak hobetuz. RDC – Afrika (Congoko Errepublika Demokratikoa)

 

 

 

 

 

 

 

LABURPENA

Proiektua, Compagnie de Marie Notre Dame-k Congoko Errepublika Demokratikoan egiten duen hezkuntza-lanarekin txertatzen da, batez ere haurtzaroari eta emakumeei zuzendua. Mukunako Lehen Hezkuntzako eskolaren baldintza fisikoak hobetuaz 2013-14 ikastaroan 891 mutiko eta 1.011 neskato, egunerokotasunez, eskolaratuak izatea lortu da. Etorkizunean ere horrela jarraituko du.

 

Eskola Compagnie de Marie Notre Dame-k kudeatzen du azken 15 urteotan. Mukuna auzoan eskolak ematen duen bakarra da. Auzo honetan eskola adina duten 3.000 haur bizi dira. Urte guzti hauetan eskola-gelak Mariaren Lagundiaren diru ekarpenenekin, FISC-ek lortu dituen nazioarteko kooperazio dirulaguntzekin eta gurasoen laguntzarekin osatzen joan dira.

 

Eskola, izen bereko mendixka baten magalean kokatua dago. Proiektua hasi aurretik, eurite garaitan, urak eskolara jaisten ziren uholdeak sortuaz, eskolaren azpiegiturak kaltetuz eta okerrenean ikasleen birika gaixotasunak sortuz. Horregatik, proiektuak, urak bideratzeko ubide bat eraikitzea izan du helburu; horrela, uholdeak ekiditzen dira eta neskatoen eta mutikoen eskolaratzea bermatu da kurtsoan zehar.

 

Proiektu honek aukera eman du, era berean, gurasoekin sensibilizazio lana egiteko: lehen hezkuntzaren eskubidearen garrantziaz aritzeko. Hiruhilabetetik behin Batzar Orokorrak antolatu dira ikasleen gurasoekin, ikasleen notak emateko eta bide batez, beren seme-alaben hezkuntzarekin garrantzia duten gaietaz aritzeko. Batzar Nagusi bakoitzean hezkuntza eskubidearen Behatze-Komiteak osatzen joan dira. Ekintza ludikoak antolatu dira haurrekin, gai edukatiboak lantzez gain, bertako ohitura kulturalak landuaz; hala nola, bideoetan ikusgai diren dantza saioak.

 

Batzar hauetan gai bat lehenetsi da beste batzuen gainetik: Estatuko gobernuak onartzear duen eta “dohako hezkuntzaren legea” izana duena, non, ezartzen den eskola guztiak publikoak izan behar dutela.

 

Mukunako Lehen Hezkuntzako Eskolaren Guraso Komiteak, beste ikastetxetako Komiteekin eta Eliza Kristauen Hezkuntza-Koordinadorarekin bat eginik, mobilizazioak bultzatu ditu bere desadostasuna agertzeko, Estatuko gobernuak oso diru gutxi bideratzen baitu eskola publikora.

 

Estatuak ez ditu finantzatzen hezkuntza azpiegiturak, ezta soldatak ere. Gauzak horrela herritarrek ordaindu behar dituzte hezkuntza zerbitzu guztiak. Estatuaren menpe dauden eskolek oso kudeaketa txarra eta korruptoa dute, eskoletako zuzendariek eta irakaslegoa pobrezi egoera pairatzen dutelako. Horregatik beren funtzionamendua eskaxa eta irregularra da, hainbat hilabetetan eskolak eman gabe pasatzen dituztelarik.

 

Eliza kristauen (katolikoak eta protestanteak) eskolek funtzionamendu egokiagoa dute, erlijiosoen zuzendaritzapean kudeaketa gardenagoa baidute. Herritarrak eskola hauek eskeintzen duten kalitatezko hezkuntza mailaz fidatzen dira. Zehazki, Compagnie de Marie Notre Dame-k kudeatzen duen Mukunako eskola ezaguna da duen kalitatearengatik.

 

Hezkuntza lege berri hau oraindik tramitean denez, Guraso Komite hauen egiteko nagusietakoa lege honen aurkako indarrak biltzera bideratu da; ez behintzat Estatuak beharrezkoak diren baliabide publikoak, aurrekontu bidez, hezkuntzari bideratzen ez dizkion bitartean.

 

 

  

Proiektuaren informazio gehiago ezagutzeko eta argazkiak ikusteko, egin klik hemen.

Bideoa ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.