Ilargi Beltza

 

PROIEKTUA

Nikaraguako gobernuak eta MINSAk sortu dituzten osasun postu berrien hornidura hobetzen laguntzen du. Osasun postuak alokatutako etxeetan eta inongo hornidurarik gabe egoten dira.

 

LABURPENA

NAGAROTE herria Leon departamenduko hegoaldean dago; Managuatik 42km ingurura eta Leon hiritik 48kmra. 2011. urtean 37.487 biztanle zituen, eta horietatik 18.706 gizonezkoak eta 18.781 emakumezkoak dira.

 

Osasun zentroa eta postuak, batez ere, ekonomia baliabide urriko pertsonak erabiltzen dituzte. Nagarote herrian duten pobrezia mailak eta sexu heziketa ezak emakumezkoekin eta neskatxekin  zerikusi handia dute. Kultura matxista ere oso hedatua dago; zenbaitetan, emakumeek azterketa ginekologikoa egin nahi badute edota antisorgailuak hartu zailtasun handiak dituzte. Gizon gehienek ez dute basektomia egin nahi. Haurdunaldi arriskutsuen eta nahi gabekoen tasa oso handia da.

 

Osasun postu berriak martxan jarri ondoren, arreta duinagoa eta profesionalagoa ematea lortu nahi da.