Phagma Drólma

gke

Txinako gobernuak Tibeteko herriaren giza eskubideen aurka egindako urraketa gorien aurrean, tibetarren kultura eta nortasun askatasunaren aurkako eraso larrien aurrean, baita Tibeteko ingurugiro eta ingurune naturalaren suntsiketaren aurrean ere, Phagma DROLMA Elkartea Donostian sortu zen 2009. urtean, Tibeteko herriarekiko elkartasuna sustatu eta beraien askatasunaren aldeko indarkeriarik gabeko borroka babesteko helburuarekin.

 

Asmo honekin garatzen ditu Phagma DROLMA Elkarteak ekimen eta jarduerak, zuzenduak nagusiki Tibeteko herriaren giza eskubide eta oinarrizko askatasunen berreskuratzeari, komunitate tibetar ahulenen ahalduntzea eta bizitza duin bat lortzeko laguntzari, eta balio neurtezina duen milurteko kultura baten babesaren eta sustapenaren aldeko lankidegoari.

 

Horretarako, Phagma DROLMA Elkartea baliatzen da talde teknikoa osatzen duten pertsona boluntarioez eta Tibeteko herriaren kausa babesten duten ehunka pertsonen lankidego solidarioaz.

 

 

Horretaz gain, Phagma DROLMA Elkarteak estuki egiten du lan gobernuz kanpoko elkarte tibetarrekin eta erbestean dagoen Tibeteko Gobernuarekin haien ahalduntzerako eta indarkeriarik gabeko bizitza duina lortzeko estrategian.

 

PROIEKTUA

Tibereteko emakumezko kontzientzia-preso ohien ahalduntze eta gaitasunen indartzea.

 

LABURPENA

Indian erbesteratutako emakume tibetarren ahalduntzea eta euren gaitasunen indartzea Phagma DROLMA Elkartearen lan-ildo estrategiko nagusia da, aurretiko emaitza negoziaezina dela uste baitugu, giza garapen jasangarri, ekitatibo eta endogeno baten ardatzetik, justizia sozialean eta ekitatean oinarritutako komunitate exiliatu bat lortzeko helburuari laguntzeko.  Lan-ildo honetan kokatzen da Txinako gobernuaren bortizkeria politikoa gehien jasan duen kolektibo kaltebera edo ahulenetako bati zuzendutako proiektu hau.

 

Proiektu hau ausarta izatea nahi izan dugu. Proiektuaren onuradun den kolektiboa osatzen duten emakumeak bezain ausarta.

 

Proiektua Tibeteko emakumezko kontzientzia-preso ohiei zuzenduta dago, guztiak dira edo izan dira giza eskubideen defendatzaile, tortura eta beste tratu jasangaitzen biktima, eta Txinako gobernuak eragindako errepresio eta bortizkeria politikoaren biktima.

 

Tibetar kontzientzia-preso ohien elkartearen (The Gu Chu Sum Movement of Tibet) lankidetzaren bitartez, itxaropena Dharamsalan, Indian, aurkitu zuten emakume hauen ahalduntzea eta gaitasunen indartzea laguntzen dugu.

 

Proiektu honek biltzen dituen jarduerek hiru ildo lantzen dituzte: norbanako ahalduntzea bultzatzeko tailerrak; hornikuntza eta prestakuntza norbanako gaitasunak indartzeko eta gaitasun kolektiboak eusteko; eta sentsibilizazio jarduera komunitate tibetarrari zuzendua ahalduntze kolektiboa bultzatzeko.

 

Egindako jarduera batzuk:

 

  • Bi eguneko autoestimu eta ahalduntze tailerra Jantzigintza Tailerreko kide guztientzat, eta baita Gu Chu Sum elkarteko beste sailetako zenbait emakumerentzat ere.
  • Hamabost josteko makina eta remalladora bat erosi eta instalatu.
  • Hilabete bateko trebakuntza diseinu, patroigintza eta jantzigintzan 19 emakume eta gizon batentzako.
  • Sentsibilizazio jarduera baten antolaketa Dharamsalako komunitate tibetarrari zuzendua, emakumeen partaidetzari buruz Tibeteko herriaren erresistentzian eta indarkeriarik gabeko borrokan, eta emakumeen biktima bikoitz izaera Txinaren errepresio politikoaren aurrean.

 

 

Proiektuaren informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, egin klik hemen.