Rokpa Euskadi

gke

Rokpa Euskadin 20 urte daramate tibetar baserritar biztanleriaren pobrezia egoera hobetzea xede duten proiektuak babesten.

 

PROIEKTUA

Proiektuaren helburua Nangchen-eko gizon eta emakumeen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da.

 

LABURPENA

Proiektuaren helburua Nangchen-eko gizon eta emakumeen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da, batez ere landa eremuetan bizi diren eta bazterkeria egoera pairatzen duten baserritar, nomada eta erdi nomaden kasuan. Horretarako, proiektuaren xedea lehen mailako osasun-arreta sarbidea sistematikoki igotzea da desabantaila gehien duten pertsonei.

 

Helburua gauzatzeko, proiektuak Tibetar Medikuntza Tradizionala (TMT) bultatzen du, hau delako bertako baldintza geografiko, ekonomiko eta kulturaletara hoberen egokitzen den medikuntza mota. Horrela, TMT sustatzeko zentru bat ezarri da Nangchen-en bertako gizarteari beharrezko giza baliabide eta materialez hornitzeko eta osasunerako sarbidea bermatzeko. Batetik, medikuei prestakuntza eskaini eta gaixoei arreta eta tratamendua eman nahi da, eta bestetik, baratzezaintza eta sendabelarrak biltzeko eta zaintzeko tekniketan prestakuntza eman, eta hauen bidez sendagaiak ekoizteko eta merkaturatzeko langileak prestuko dira. Gainera, praktika sostengarri hauen ondorioz, tokiko ekonomia sustatu, tibetar kultura babestu eta ekosistema tibetar hauskorraren kontserbazioan laguntzen da, desagertzeko arriskuan dauden landare eta sendabelar espezie ezberdinen landaketaz.

 

Proiektuaren xehetasunak

 

Tibetar Medikuntza Sustatzeko Zentrua ireki ahal izateko, 240.082 m2-ko lursail bat behar izan da, 70 urtetarako alokairua eskuratuz. Bertan, negutegi eta haztegietaz gain hainbat eraikuntza prestatzen ari gara, langileentzako aterpeak, laborategiak, biltegiak, botiken prozesamendurako gelak, formakuntzarako ikasgelak eta guztiz hornitutako kontsultak barne. Honela ba, proiektuaren gauzatzea datorren bost urteetan zehar  burutuko da, eta aurreikusitako gastu guztia milioi bat euro ingurukoa izango da.

 

Proiektuaren tamaina dela eta, planifikazioa urtebeteko azpifaseetan zatituta dago. 2012ko azpifaseko aurreikusi ziren gastuak uste bezala bete dira, eta 2013-2014 aldiko azpifasea aurten hasi dugu, 139.348€-ko gastu totala aurreikusiz.

 

Legazpiko Udalak azken urteotan Rokpa Euskadik Tibet-Nangchenen daraman proiektua finantziatu du beste hainbat udal, instituzio eta partikularrekin . Zehazki, 2012an Legazpiko udalak 2.500 euroko ekarpena eskaini zuen, eta 2013an 3.000 eurokoa. Ekarpen hauei esker Medikuntza Tibetarrerako Zentruaren ardura hartuko duen kooperatiba sortu ahal izan da, eta horri esker etorkizunean hainbat lanpostu eskaini ahal izango dira bertako familien egoera ekonomikoa hobetuz.

 

Gure helburua, behin proiektua amaitzean, egungo langile guztiak (pertsonal medikua, bilketa langileak, baratzezainak) ekonomikoki buruaskiak izatea da, eta aldi berean urtero 100.000 pertsonari arreta medikoa eskaintzen jarraitzea. 

 

 

 

 

Informazio gehiagorako, egin klik hemen.