Youtube Youtube

Serso San Viator

PROIEKTUA

Lehen hezkuntzako umeak eta helduak eskolatzea Burkina Fason.

 

LABURPENA

Proiektuaren helburua da Dashasgo de Ougadougou inguruko  eskolatu gabeko Lehen Hezkuntzako 120-135 neskatxa eskolatzea. Horretarako, Lehen Hezkuntzako hiru gela irekiko dira. Gela hauek Cours de Soir 75 heldu eskolatzeko ere erabiliko dira. Cours de Soir 15 urtetik gora dituzten, eta arrazoi desberdinak direla medio, eskolatu gabeko edota ikasketak utzi dituzten helduei zuzenduta daude. Proiektuari esker, irakasleek ere,  prestatu  eta trabatu egingo dira Genero Berdintasunean, VIH,etab.

 

Hezkuntzaren inguruko erronkak:

 

  • Nesken eta mutilen kopurua berdintsua izatea (Burkina Fason mutilen matrikulazioaren portzentaia handiagoa da).
  • Lehen Hezkuntza hasten duten neskek Bigarren Hezkuntzan jarraitzea. Normalean, Burkina Fasoko familiek mutilen hezkuntzari lehentasuna ematen diote (mutila familian geratuko da eta neska beste familia batera ezkondu).
  • Hezkuntzan, gizonezkoen lehentasuna indartzen duen kultura aldendu edo, gutxienez, ahuldu.
 
 
      
 

Informazio gehiagorako egin klik hemen.