pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Liburutegiko laguntzailea eta Kulturako administraria (Bukatuta)

Kulturako teknikariaren ardurapeanegin beharreko lanakbeste batzuen arteanhauek izango dira:

•Telefonozko arreta eta jendea hartzea, bai Kultura Sailarekin zerikusia izango duten gaietan, baita Hezkuntza eta Gazteria Sailarekin zerikusia izango dutenetan ere.
•Kultura sailean antolatzen diren kultur ekintzak antolatzen laguntzea.
•Komunikabideetan, hilero, kultur ekintzei eta udalerriari buruz eman beharreko informazioa prestatzea.
•Kultur teknikariak eskatuko dion edozein idatzi-mota transkribatzea.
•Posta jasotzea.
•Erreprografiakolanak egitea, hala nola, kultur ekintzen kartelak.
•Departamentuko artxiboa kudeatzea.
•Mailegu-zerbitzuaren funtzionamendu ona zaintze.
•Erabiltzaile berriak jasotzea.
•Erabiltzaileek eskatuko dituzten dokumentuak eskaintzea, horretarako erabil daitezkeen baliabide guztiak erabiliz: bertako fondoak, internet, liburutegi desberdinen arteko mailegua,... eta abar.
•Aldizkako argitalpenak kudeatzea.
•Bilduma prestatzea, antolatzea eta mantentzea.
•Liburutegiko edukiak sortzen laguntzea.
•Liburutegiko fondoak katalogatzea eta sailkatzea.

Baldintzak:

•3. HE, derrigorrezkoa.
•Goi-batxilergoa, LH2 edo baliokidea.
•Ondorengo prestakuntza baloratuko da:
•Lan administratiboak.
•Diploma Bibliotekonomiaeta Dokumentazioan edo Dokumentazioan lizentziaduna.
•Bibliotekonomiaeta Dokumentazioarekin zuzenean zerikusia duten ikastaroak, biltzarrak, mintegiak, jardunaldi teknikoak, Masterrak edo bestelako goi mailako prestakuntza.
•Irakurketa bultzatzearekin, datu-base bibliografikoen kudeaketarekin, sare sozialen eta gordailuen kudeaketarekin eta haur- eta gazte-literaturarekin zuzenean zerikusia duten ikastaroak, biltzarrak, mintegiak, jardunaldi teknikoak, Masterrak edo bestelako goi mailakoprestakuntza.
•Liburutegiko laguntzaile eta Administrari moduan egiaztatuko den esperientzia baloratuko da.

Honakoaeskaintzenda:

•Kontratuaren iraupena:gutxienez 6 hilabete edo plaza behin betiko legez aurreikusitakoaren arabera bete arte, plaza amortizatu arte edo plaza behin-behinekoz betetzea bultzatu duten presazko arrazoiak desagertu arte.
•Soldata: Udalhitzen11. maila.
•Ordutegia: 9:30etik  13:00etara (administrarilanak) eta de 15:49etik 20:00etara (liburutegikolaguntzailelanak). Ekainean, uztaileaneta abuztuanlanaldietengabeaizangodu 9:00etatik 14:00etara.

Eskaerak aurkeztea: Interesatuta dauden pertsonek Lanbidek kudeatuko duen eskaintzan eman behar dute izena.  Eskaintzak aurkezteko epea irailaren 29an bukatuko da.