pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Erreka eguna

Balio eta interes handiko natur guneak ditu Legazpik herritik gertu. Horixe da, hain justu, Legazpiko Tokiko Agenda 21en kezkarik nagusietakoa: ingurune hori zaintzea.

 

 

Ikasleek proposaturik, Erreka Eguna ospatzen da 2004az geroztik. Egun horretan, Urola ibaia garbitzen dute herritarrek.

Jasotzen diren hondakinak herriko plazan uzten dira, denen bistara, herritarrak kontzientziatzeko.

 

Ikusi 2013ko Erreka Eguneko argazkiekin egindako bideoa


Joan den 2012ko azaroaren 21ean, Legazpiko Erreka Egunak Tokiko Praktika Hoberenei Udalsarea 21ek banatzen dituen bost sarietako bat jaso zuen, iraunkortasunaren aldeko heziketa arloko saria hain zuzen ere. Erreka Egunak diploma bat jaso zuen eta 3.000,00 €ko saria. Diru-kopuru hori arlo horretan lan egiten jarraitzeko erabiliko da.


Erreka Egunak sendotu egiten du Eskola-agenda 21aren eta udalerriko Agenda 21aren arteko harremana. Horrez gain, egun horretan errekaren esperientzia partekatzeaz gain haren kalitatea berreskuratzea ahalbidetzen da. 

 

blog comments powered by Disqus