pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

"HAURTZAROA ETA INGURUMENA" IKERKETA

 

INMA Haurtzaroa eta Ingurumena sareak zenbait autonomia erkidego unibertsitate eta ikerketa zentroetako lantaldeak biltzen ditu: Katalunia, Andaluzia, Balear Uharteak, Valentzia, Madril eta Euskal Autonomia Erkidegoa, hain zuzen ere.

 

Helburua, ingurumeneko agente kutsatzaileek haurdunalditik hasita umeen garapenean eta hazkundean zer-nolako ondorioak dauzkaten aztertzea da. Agente kutsatzaileak airean , uretan edota dietetan daudenak dira.

 

Aztertzen ari diren kutsatzaileak , beste batzuen artean, airean dauden partikulak eta partikula horiekin lotutako metalak dira (manganesoa, nikela, beruna, artsenikoa, burdina, kadmioa, kromoa eta merkurioa), hidrokarburo aromatiko poliziklikoak, eremu elektromagnetikoak, etab.

 

Gipuzkoan INMA azterketa gunea Urola Garaia, Goiherri eta Urola Erdiko 25 herritako 638 familiarengana iristen da. Legazpiko Udalak urtero ematen du dirulaguntza bat egitasmoak jarraipena izan dezan.

 

Informazio zehatzagoa INMA proiektuaren web orrian aurkituko duzu.

INMA ikerketaren azken txostena ikusi

blog comments powered by Disqus