pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hondakinak murrizteko kanpainak

 

 

EDALONTZI ETA PLATER BERRERABILGARRIAK

 

Zuen laguntzari esker zabor gutxiago sortuko dugu gure herrian!

 

2010 urtean Legazpiko Udalak edalontzi eta plateak erosi zituen. Horiek Udalak, herriko ikastetxeek, herriko elkarteek, taldeek; urtean zehar antolatzen eta burutzen dituzten ekitaldi desberdinetan erabiltzeko dira. Azken helburua ekitaldi horietan sortzen den zaborra murriztea da.

 

Herriko edozein taldek eska ditzake Gizarte Zentroko tabernan (Maite Ormazabal) eskatu behar da. 

 

Telefonoak: 943 731276 /674 611 065 

Eta bertara ere eraman behar dira garbitzera.

Erabiltzaileek edalontzi bakoitzeko 0,06 € ordainduko dute garbiketa-zerbitzuarengatik. Plater bakoitzeko: 0,10€

 

 

 

"ETXEKO URA" KANPAINA

 
“Etxeko ura” kanpainak hiru helburu ditu:
  • Plastikozko botilek sortzen duten ingurumenaren gaineko eragina murriztea
  • Kanilako uraren kalitatea agerian ipintzea 
  • Kontsumo kontzienteagoaren aldeko aldaketak sustatzea
 
Hauek dira kanpainaren bultzatzaileak: Kutxa-Ekogunea, Uggasa,  Legazpi, Urretxu, Zumarragako eta Ezkio-Itxasoko Udalak, Gipuzkoako Ur Partzuergoak eta Aquarbe enpresa.
Legazpin ondorengo jatetxeak dira dagoeneko parte hartzen ari direnak: Aitxuri, Katilu, Ibai-ondo, Mandiola, Mirandaola, Elizondo eta Goierri. Aurtengo kanpainan parte hartzaile berriak bilatu nahi dira.
 
Taberna edo jatetxe batean iturriko ura eskatzearen lotsa izan al zara inoiz?
Erantzuna baiezkoa bada, grifoterapia probatu beharko zenuke.
 
 

ZENBAT POLTSA GUTXIAGO?

 

Legazpiko Udalak herritarren artean plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpaina bat egin du. Udalerriko dendetara nor bere poltsa edota tupperrekin joatea zen helburua, eta jasotako datuen arabera, legazpiarrek plastikozko 12.874 poltsa aurreztu dituzte.

 

 

 

 

 

BILGARRIA GORDE, BARRUKOA ALDATU

 

Erabili eta bota, edo berrerabili, zeren alde egiten duzu apustu?

 

Legazpiko, Urretxuko, Zumarragako eta Ezkio-Itsasoko Udalek hondakinak murrizteari buruz hausnartzea proposatzen dugu. Gure erabakien baitan dago hondakin gehiago edo gutxiago sortzea.

 

Hausnarketa horretarako lagungarri izango zaizkigu 3 bideo hauek:

 

Haurrentzako bideoa  Gazteentzako bideoa   Helduentzako bideoa
Bideoa1 bideoa2 bideoa3


Zer diozu orain?

  

ONTZIRATU ZAITEZ! PLASTIKOZKO POLTSARIK EZ. ZEUREA ERABILI!

 

Arraindegietan ere berrerabiltzearen kontzientza sortzeko beste kanpaina bat jarri da martxan, non ontzi berdina erabiltzeko apustua egin dute Legazpiko arrandegi guztiak (Odriozola, Maite, Vicen (Kale Nagusia), Vicen (Laubide) eta Eroski Center.

 

Zergatik komeni da plastikozko poltsak ez erabiltzea?

OntziratuKanpainaPetrolioa delako osagai nagusia.

  • Energia asko kontsumitzen delako eta CO2 isurketak sortzen direlako haiek egiten.
  • 150 urte baino gehiago behar dutelako desegiteko.
  • Plastikozko poltsa gehienak kontrolik gabe botatzen dira eta hiriak eta ekosistema naturalak kutsatzen dituzte.
  • Itsasoan kalte handia sor dezakete eta dortokak, baleak edo izurdeak hil egiten dira poltsak irentsi eta gero.

 

 


Gutako bakoitzak, bataz beste, 238 poltsa erabiltzen ditu urtero -100.000 tona baino gehiago- eta horietatik %10 bakarrik birziklatzen da.

 

INAUTERIETAKO APAINGARRI JASANGARRIAK

 


Berrerabiltzearen filosofiari jarraituz 2014ko inauterietan ur botilak berrabiliz egindako loraz apaindu ziren  Legazpiko udaletxeko balkoiak. Ekimen hau udalak bultzatu zuen eta  apaingarriak egiteko garaguneko erabiltzaileen laguntza ordainezina eduki zuen.

 

 

PISUZKO ARRAZOIAK: LEGAZPIN, AUTORIK ETA HONDAKINIK GABE, INGURUMENAREN ALDE”

 

Legazpin erosketa-orgak erabiltzeko goiko izenburu hori duen kanpaina Ilinti dendari elkartearekin batera prestatu eta garatu da. Helburu nagusitzat hondakinak gutxitzea hartu bazen ere, beste hainbat helburu osagarri ere planteatu ziren, esaterako:

 

 Orgak

  •  
  • Plastikozko poltsak ez erabiltzea.
  • Erosketak egiteko autoa ez hartzea.
  • Legazpin erostea.
  • CO2 isurketak gutxitzea.

Kontuan hartuta 150 orga banatu direla, urte betean (astean erosketa bat eginez) atmosferara 120 tona CO2 isurtzea eragotzi daitekeela aurreikusten da.

 

 

LEGAZPI OINEZ

 

Agenda 21eko filosofiaren barruan, Legazpiko Udalak eta Ilinti elkarteak kanpaina berri bat jarri dugu martxan, herritarrek Legazpin eros dezatela eta erosketa horiek oinez -autoa etxean utzita- egin dezatela bultzatzeko asmoz.

 

Legazpi oinezZergatik?

 

LEGAZPIN EROSTEA = + hurbiltasuna, + herri bizia, + herri-ekonomia, + tratu atsegina,etab.


OINEZ = + osasuna, + giza harremanak, - kolesterola, - CO2, - gasolina, - gizentasuna, - egoneko bizimodua.

 

Ilintiko merkatariek erosketetarako orga bat maileguz utziko die behar duten bezeroei.

 

Gainera, euri zaparrada batek bezeroa ustekabean harrapatzen duenean, Ilintik kanpainaren lema eramango duen aterkia utziko dio.

 

Modu horretan, herriko denda hurbila eta konfiantzazkoa dela irudikatuko dugu. 

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Departamentuak eta UDALSAREA (Jasangarritasunerako udalerrien euskal sarea) aholkularitza eta diru-laguntza eman dituzte kanpaina hau aurrera eramateko. 

 

Kanpaina hau garrantzitsua izan da eta Euskadi Directo programan ere leku bat egin zioten. 

 

PLASTIKOZKO POLTSARIK EZ!

 

Zergatik komeni da plastikozko poltsak ez erabiltzea?

 

 

plastikozkoPoltsarikEzI

                  • Petrolioa delako osagai nagusia.
                  • Energia asko kontsumitzen delako eta CO2 isurketak sortzen direlako haiek egiten.
                  • 150 urte baino gehiago behar dutelako desegiteko.
                  • Plastikozko poltsa gehienak kontrolik gabe botatzen dira eta hiriak eta.
                  • Ekosistema naturalak kutsatzen dituzte.
                  • Itsasoan kalte handia sor dezakete eta dortokak, baleak edo izurdeak hil.
                  • Egiten dira poltsak irentsi eta gero.

 

 

 

 

 

 

 

Gutako bakoitzak, bataz beste, 238 poltsa erabiltzen ditu urtero ( 100.000 tona baino gehiago) eta horietatik %10 bakarrik birziklatzen da.

 

 

 

 

 

 

blog comments powered by Disqus