pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

LEGAZPI, GIPUZKOAKO LEHEN HERRIA BIDEZKO MERKATARITZAN

2013ko azaroan "Bidezko merkataritzaren herria" izendapena lortu zuen Legazpiko Udalak. Izendapen hori duen Gipuzkoako lehen herria eta Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarrena.

 

Proiektu honen indargunean lagundu duen taldea oso zabala da, hala nola, Haztegi ikastola, Garagunea, Mari Carmen fruta denda, Merkataritza Bulegoa, KTE tabernarien elkartea eta Udalak berak, Gizarte zerbitzuen, Nerabe zerbitzuen eta Agenda 21en bitartez.  Hainbat erakunderen lana dago tartean ere (EMAUS Gizarte Fundazioarena dugu aipagarriena).

 

Arrazoi asko daude Legazpik izendapen hori jaso izateko:

 

  • Bidezko merkataritzako produktuak herriko saltokietan zabaldu dira.
  • Gaia herriko ikastetxeetan lantzen da.
  • Sentsibilizazio ekintza ugari egin dira.
  • Herriko hainbat enpresa eta erakundek horrelako produktuak erosten dituzte.
  • Udalak zerbitzuak kontratatzeko garaian, bidezko merkataritzako produktuak hartzen ditu kontutan.
  • Etab.

 

 

   CIMG0559

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zer da bidezko merkataritza?

 

DEFINIZIOA Konbentzionalaren ordezko merkataritza-sistema solidarioa da bidezko merkataritza eta honako helburuak ditu: gizarte-egoera ahuleko ekoizleak merkatura sarbidea izatea eta munduko pobrezia eta desberdintasuna finkatzen duten nazioarteko merkataritzaren arau bidegabeak aldatzea.
ZERTAN OINARRITZEN DA?
  • Lan-baldintza eta soldata egokiak Hegoaldeko ekoizleentzat, duintasunez bizitzeko aukera izan dezaten.
  • Haurrak ez esplotatzea. 
  • Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna.
  • Ingurumena errespetatzea: Gaiak fabrikatzean, ekoizten diren ingurunea errespetatzen da.
  • Horregatik, Bidezko Merkataritza lankidetzarako erremintatzat hartzen da. 

 

 

Non eros daitezke bidezko merkataritzako produktuak?

LAUBIDE belar denda
LANBROA belar denda
ITZIAR belar denda
MARI CARMEN fruta denda

KOROSTI KAFEA
GARAGUNE

Eta tabernak?

XARPOT
GIZARTE ZENTROKO taberna

Ze ikastetxeetan landu da gaia?

HAZTEGI
DOMINGO AGIRRE
OLAZABAL

Ba al dago Legazpin horrelako produktuak kontsumitzen dituen enpresarik?

UGGASA, SA

Ze sentsibilizazio-ekintza burutu dira?

“Haizearen soinua” liburuaren irakurketa partekatua (2018) 

Erakusketa (2014)

2013tik urtero Bidezko Merkataritzaren eguna ospatzen da

Ekobira merkatua (2011)

Kontsumo arduratsuaren eguna ospatu da (2011)

Herriko planoa egin da (2011)

Udal langileentzako prestakuntza-saioak (2010)

Hitzaldi-dastatzea Bustintegi elkartearekin (2010)

Hitzaldi-dastatzea Iratzarri elkartearekin (2010)

Merkatarientzako prestakuntza-saioak (2009)

 

 

 

Informazio gehiago: www.ciudadesjustas.org/udalerria/legazpi

 

 

blog comments powered by Disqus