pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko denda berdeak

 

Legazpiko Udala eta Ilinti merkatarien elkartea elkarrekin lanean ari gara Agenda 21eko hainbat helburu bete daitezen eta, horrela, hainbat kanpaina burutu ditugu, hala nola plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpaina, erosketetarako orgak erabiltzeko kanpaina, produktu ekologikoen loteen zozketa, eta beste asko.

 

2009 eta 2011ko urteetan ingurumenean eragin urria duten produktuen gaineko prestakuntza-ikastaroak antolatu ditugu.

 

Ikastaro hauetan 22 dendak hartu zuten parte eta gaur egun dendari horiek ingurumena errespetatzen duten produktu berde ugari eskaintzen dituzte: birziklatutako materialekin egindako produktuak (bulegoko materiala, poltsak...), produktu toxikorik ez duten produktuak (kosmetika, oihalak, garbiketarako, pinturak...), nekazaritza ekologikoko produktuak (janariak...), kontsumo elektriko gutxiko produktuak (etxetresna elektrikoak, argi-gauzak...), eta abar.

 

Hauek dira prestatuta dauden dendak:

 

    • Librería Apatxo
    • Pinturas Alfredo
    • Peluquería Koro Paternain
    • Iluminación Algar
    • Electrodomésticos Alkain
    • Zapatería Urcelay
    • Lencería Jokine
    • Textil y hogar Aierdi
    • Diseño Gráfico Gh
    • Herboristería Lanbroa
    • Frutería Mª Carmen
    • Distribuidora de bebidas Zabadis
    • Ropa infantil Poxpolin
    • Fontanería Txomin
    • Diseño gráfico Attiko
    • Tintorería Laga
    • Foto estudio F8
    • Frutería Sustrai (Nafarroa kalea)
    • Fruteria Sustrai (Laubide kalea)
    • Panadería Labealde
    • Moda Alberdi
    • WC portátiles Ogatza

 

blog comments powered by Disqus