pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Mugikortasun iraunkorra

Urtero irailean Mugikortasunaren Astea antolatzen da eta  bizikleta martxa bat egiten da.

 

Garai batean legazpiarrok kaleaz gozatzen genuen. Azkenengo hamarkadetan autoak gero eta toki gehiago irabazi du herrian.

 

Gaur egun, galdutako lekua oinezkoentzat eta bizikletarentzat berreskuratu nahi dugu. Gutxiago okupatzen dute eta ez dira kutsagarriak. Osasuntsuagoak dira.

 

2008.urtean Legazpiko Udalak Mugikortasun Iraunkorreko Plan bat egin zuen eta eginkizun horretan azpimarragarria izan da herritarron parte hartzea.

 

Ezagutu gure Mugikortasun iraunkorreko plana

 

Hiriguneetan oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna hobetzeko gida

 

Legazpiko Udalak hiriguneetan oinez edo bizikletaz ibiltzen diren pertsonen mugikortasuna hobetzeko berrogeita hamar neurri baino gehiago bildu ditu. Udalsarea 21 sareak abiarazitako Berringurumena berrikuntza-programaren babes ekonomikoaz prestatu duten Denontzako kaleak. Oinezko eta txirrindulariei zuzendutako hobetze-jarduketa berritzaileak edota kostu txikikoak egiteko gidan bildu dituzte neurriok. Gidak espazio publikoa berreskuratzeari buruzko gogoeta bultzatu nahi du.

 

Argitalpena deskargatu

 

NOLA ERRESPETATU ELKARRI?

AUTOA GIDATZEN DUZUNEAN:

  •  
  • Ez erabili bidegorria eta ez aparkatu bertan, ezta momentutxo bat bada ere. Nahikoa izan daiteke istripu bat gerta dadin.
  • Kontuan hartu udaltzainek 50 euroko isuna jarriko dietela bidegorrian aparkatuko duten auto-gidariei.
  • Errespetatu beti ahulenak: oinezkoa eta ziklista.

 

BIZIKLETAZ ZOAZENEAN:

 

  • Zoazen kalean bidegorria baldin badago, bidegorria erabil ezazu. Seguruagoa da.
  • Kontuan izan bertako seinaleak errespetatu behar dituzula: bidea eman, stop,etab.
  • Oinezkoen pasabideetan, oinezkoei eman bidea.
  • Oinezkoentzat gordetako eremuetan (Laubide kalean adibidez), kontuz ibili eta oinezkoa errespetatu beti.

 

OINEZKOEK ERE ARAU BATZUK BETE BEHAR DITUGU:

 

  • Ez zaitez bidegorrian sartu. Istripua eragin edo eduki dezakezu.
  • Bi aldetara begiratu bidegorria gurutzatu aurretik. Bizikleta garraiobide oso isila da.
  • Legazpitik Zumarraga-Urretxura doan bidegorria desberdina da: bertan oinezkoak nahiz ziklistak ibil daitezke.

 

Eta zuk, zergatik erabiltzen duzu bizikleta?

2015eko Mugikortasunaren Astean zehar, Urola Garaiko Udalek eta Uggasak eguneroko joan-etorrietan  bizikleta erabiltzen dutenei sari txiki bat eman diegu. Horrez gain zergatik erabiltzen duten bizikleta galdetu zaie eta beraien erantzunak kontuan hartuta bideo hau egin dugu. Bertan ikusiko dituzue bizikletaz ibiltzeak dituen abantailak: osasuna hobetzea, ingurumena zaintzea, azkar iristea, aparkatzeko erraza…

 

 

Bizikletan Mugi Urola Garaia bideoa

Ingurumenari lagunduz gidatzeko ikastaroa

GidatzekoIkastaroa

Gidatzeko jarraibide erraz batzuekin errekin gutxiago kontsumitzen eta CO2 gutxitzen ikasiko dugu . 

 

 

 

 

MILAZANGO

milazangoaMilazango, 5 eta 12 urte bitarteko ikasleak eskola oinez joan daitezela bultzatzen duen proiektua da.

Haurrak taldetan elkartzen dira toki desberdinetan (geraldiak), autobusa hartzera joango balira bezalaxe. Heldu baten edo gehiagoen laguntza jasotzen dute ibilbidean. Horretarako txandak antolatzen dira.

Milazango proiektuak honako abantailak ditu: osasungarria da, haurren integrazioa bultzatzen du ibilbidean harreman berriak egiteko aukera eskainiz eta autonomia eta mugikortasun iraunkorra sustatzen ditu. Ekainean esperientzia pilotua egin zen eta haurrek eskolara oinez joateko gogoa dutela erakutsi zuten.

 

blog comments powered by Disqus