Gertutasuneko konpostajea

Legazpiko Udalak dituen lehentasunen artean hondakinen sorkuntzaren prebentzioa dago, baita haien kudeaketa moduetan hobekuntzak ezartzea ere.
 
Ezarritako neurrien artean etxeetako biohondakinen auto-konpostaje eta auzo-konpostaje jarduerak daude.
 
Horien abantaila batzuk ondorengoak dira:
  • Materia organikoaren zikloa ixten da, hondakinei baliabide gisa balioa emanez.
  • Zikloa udalerrian bertan ixten denez, biohondakin horiekgarraiatzea ez da beharrezkoa eta tratamendu-plantetara ez da hainbeste hondakin eramaten.
  • Lortutako konposta lurrean erabil daiteke ongarri moduan.
  • Eragin positiboa du ingurumen mailako herritarren sentsibilizazio eta prestakuntzari dagokionez, izan ere, pertsona bakoitzak norberak sortutako hondakinaren zikloaren prozesu osoan hartzen du parte.
  • Gainera, hondakinen kudeaketa modu honek onura kulturalak eta sozialak ekartzen ditu, eta herriko beste ekimen batzuekin uztartu daiteke herritarren parte hartzea sustatuz eta herri bizi bat lortuz.

Konpostajeari buruz gehiago jakin nahi baduzu

Konpost-guneak erabiltzeko erregimen juridikoa eta baldintzak arautzeko udal ordenantza

Etxean konpostatzeko gida