Youtube Youtube

Kultur etxea

 

Helbidea Latxartegi, 3. 20230 LEGAZPI
Telefonoa 943 737 202
Email Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 9:30-13:30 / 15:30-20:30.

Uztailean 9:00-14:00.

Abuztuan itxita, Liburutegia bakarrik egoten da irekita 10:00-14:00.

 

Bertan dute egoitza finkoa Arkatza Elkarteak (Marrazketa eta Pintura eskolak bertan eskaintzen ditu) eta Ikatza Argazkilari Elkarteak ere. Horrez gain bertan aurkituko dituzu:

 

 

 

Kultur etxeko edozein gela alokatu nahi baduzu, erabil ezazu eskari orri orokorra.

ERAKUSKETA ARETOA

Hamabostero egoten dira erakusketak. Egutegia osatzeko, kultura sailak antolaturikoez gain, artistek edo erakundeek ere eskatu dezakete aretoaren erabilera erakusketa jartzeko.

 

Erakusketen ordutegia: lanegunetan, (astelehenetik ostiralera) 17:30etatik 20:30etara.

 

BILERA GELA

Bertan egiten dira Gazteria, Hezkuntza, Jai eta Kultura Batzordeen bilerak. Horrez gain, egoitza finkorik ez duten talde eta elkarteek ere erabiltzen dute gela hau beren bilerak egiteko. 16 lagun har ditzake gehienez ere. Bileretarako aproposa. Kultur Etxeko ordutegi orokorra du eta edozein herritar zein taldek erabil dezake. 

 

IKASTARO GELA

Bilera gela txiki geratzen denean, honako hau erabiltzen da lehen aipaturiko bileretarako, baina batez ere Udaleko hainbat sailek antolaturiko ikastaroetarako erabiltzen da. 30 lagun har ditzake gehienez ere. Horrez gain. zenbait ekitaldi txiki egiteko ere baliatu daiteke. Kultur Etxeko ordutegi orokorra du eta edozein herritar zein taldek erabil dezake. 

 

ARETO NAGUSIA

Ekitaldi gune nagusia duzu honako hau. Bertan burutzen dira Opera eta Zarzuela DVDan zikloak, hileroko ikus-entzunezko emanaldiak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, prentsaurrekoak, eta formatu txikiko kultur ekitaldiak oro har. 90 lagun har ditzake gehienez ere.

 

Gehienetan ekitaldietarako erabiltzen bada ere, bilerak egiteko ere aproposa da. Kultur Etxeko ordutegi orokorra du eta edozein herritar zein taldek erabil

dezake. 

 

Areto nagusia        Panoramikoa