Irakurri, Gozatu, Oparitu: euskaraz irakurtzeak saria izango du

Liburutegiak, euskaraz irakurtzen baduzu, liburuak Legazpin erosteko deskontuak emango dizkizu: %35 deskontua, martxoa – maiatza bitartean liburutegiko euskerazko liburu bat irakurriz gero.


Martxoaren 20an hasi eta maitzaren 31ra bitartean, Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoan partehartzeko aukera dago. Eta partehartzaile denen artean, 30 eurotako 2 zozketa egingo dira.
Irabazleek Legazpiko liburudendetan, liburuak erosteko erabili ahal izango dituzte.
Egitasmoan Legazpiko herritar guztiek izango dute parte hartzeko eta abantailak baliatzeko aukera.

Bigarrenez iritsiko da Legazpira Irakurri, Gozatu, Oparitu ekimena. Euskara, euskarazko irakurzaletasuna eta Udal liburutegiaren erabilera uztartu,eta hirurak sustatzeko helburua du egitasmoak, eta bide batez euskarazko literatura ezagutaraztea, Euskal liburugintza indartzea eta herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea.

 

Gogoratu zeintzuk diren partehartzeko pausuak:

1. Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Legazpiko Udal Liburutegira etorri eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu.
2. Gozatu liburua irakurriz. Liburutegira itzultzean, galdetegi sinple bat bete eta gero, liburutegiko langileak erosketa-txekea emango dizu (%35eko deskontua egiteko erosketa-txekea) herriko liburu dendetan erabiltzeko.
3. Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

 

Galdu ezin den aukera liburuak euskeraz irakurri eta merkeago erosteko!