26arte luzatu da, ALARDErako izena emateko epea

Maiatzaren 26rarte luzatu da, alardean parte hartzeko izena emateko epea

 

Parte hartzaile nahikorik ezean, ekitaldia ezingo da egin

 

Aurtengoan ere Armen Alardeak zeharkatuko ditu herriko kaleak San Joan bezperan, ekainak 23 ostirala, nahiko jende baldin bada. Eskopetari gisa parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du Kultur Etxeko Harreran  zein Udaletxeko Arreta bulegoan bertan. Izen emate epea maiatzaren 26rarte luzatu da.

Azken urteetan egin den moduan bi zerrenda egingo dira, bata arma lizentzia eta eskopetak dituztenentzat eta bestea arma lizentziarik ez dutenentzat. Azken hauek Udalak eskuratu dituen balagabeko (fogeozko) eskopetak erabiliko dituzte. Izena ematean, honako datu hauek eskatuko dira: izena eta bi abizen, NAN zkia, helbidea eta telefonoa.

 

Arma lizentzia dutenek, gainera, dagokion arma litzentzia eta egun horretan erabiliko den eskopetaren gida aurkeztu beharko dituzte (kopia egingo zaie).

Arma lizentziarik ez dutenen kasuan berriz,  erabiltzeko dauden eskopeta balagabeen (fogeozkoak) kopuru mugatua dela tarteko (50 guztira), izen-emate ordena hartuko da kontuan.

 

Aipagarria da aurten eskopetari eta txilibiteroz gain figurante (olari, baserritar), moduan ere parte hartu ahal izango da.Izen emateko epea bera izango da eta gutxieneko adina ere bai.