pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irakurketa kluben programa berria Liburutegian

Irakurketa kluben programa berria Legazpiko Udal Liburutegian

 

Liburutegiaren sorreraren 50. urteurrena ospatzen dugu 2018. urtean.


Aitzaki honekin, irakurketa klubak jarriko ditugu martxan Legazpiko Udal Liburutegian 2018ko otsailetik aurrera.
Literatura gustuko duten guztiei zabaldu nahi dira, eta irakurketa sustatzeadute helburu nagusi.

Bi eratakoak izango dira:

  • irakurtzeko ohitura dutenenetzat batetik,
  • eta bestetik, irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermen edo irakurketa arazo desberdinak dituztenentzat.

Beraz, guztira 4 irakurketa klub desberdin aurreikusi dira, euskeraz zein gaztelaniaz eta irakurle moeta bakoitzarentzat egokituak: Irakurketa Klubak batetik eta Irakurketa Erraza Klubak bestetik.

Irakurtzea gustuko baduzu, irakurriz eta zure zaletasun bera dutenekin elkartu nahia, ez galdu aukera.
Eman izena Legazpiko Udal Liburutegian! Animatu!


telefonoa: 943737186
whatsappa: 639851172
e-mail : Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 
http://www.legazpi.eus/liburutegia