pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2019ko parte hartze bidezko aurrekontuak

Hirugarren urtez jarraian,  herritar legazpiarrek  2019ko aurrekontuetako 300.000€ zertan inbertitzen duten erabakiko dute.

 

Joan den 2016an parte hartze bidezko aurrekontuak adosteko hasi ginen dinamikarekin jarraituz,

2019ko udal aurrekontuetan sartuko diren 50.000 €ko 6 proiektu legazpiarrean artean erabakitzeko parte hartzeko prozesuari emango diogu hasiera.

 

Horretarako, datorren irailaren 6an hasi eta irailaren 26ra arte, legazpiar bakoitzak berak proposatutako inbertsio-proiektu bat aurkezteko aukera izango du.

 

Iazko parte hartze prozesuan aukeratu ez ziren 2 proiektuak zuzenean pasatuko dira aurtengo bozketara eta, beraz, ez dira berriro aurkeztu beharko.

 

Hauek dira aurten zuzenean bozketara eramango diren proiektuak: 1) San Juan 12-13-14ko espaloiak konpontzea, 2) Telleriarteko plaza konpontzeko 1. fasea.

 

Hurrengo bi proiektu hauek: San Ignazio auzoko 6bis ataritik 14 zenbakiraino doan espaloia eta arrapala konpontzea eta Plazaola kalea asfaltatzea, 2017ko gerakinarekin gauzatuko dira, beraz, ez dira bozketan sartuko.

 

Lerro hauen bidez inbertsioetarako zuen proposamena aurkeztera animatu nahi zaitugu. Horretarako, LegazpiOn aplikazioan eta Udalaren web orrian aurkituko duzuen edo Herritarrentzako Arreta Bulegoan eskura dezakezuen inprimakia bete beharko duzue.

 

Parte hartuko duten pertsona guztien artean 50 €ko erosketa-bonoa zozketatuko da, Legazpiko dendetan erabiliko dena.

 

Lagundu gure udalerria hobetzen!

 

Parte hartu!!

Datu Pertsonalak
Izen-Abizenak(*)
Invalid Input

Helbidea(*)
Invalid Input

E-mail
Invalid Input

Telefonoa
Invalid Input

Zure iritzia oso garrantzitsua da. Eskerrik asko 2019ko inbertsioak erabakitzen laguntzeagatik.
Proposatzen den Kale edo Auzo(*)
Invalid Input

Proposatzen den inbertsioaren deskribapena(*)
Invalid Input

Aintzat hartu beharreko bestelako informazio garrantzitsua
Invalid Input

catcha(*)
catcha
Invalid Input

Proposamena aurkeztu duten pertsona guztien artean, 50€ko erosketa-bonu bat zozketatuko da.

Datu pertsonalak erosketa-bonua zozketatzeko bakarrik erabiliko dira.

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK.

Lege Oharra

Indarrean dagoen legeriaren arabera1, Legazpiko Udala da izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduaren arduradun. Udalak datu horiek bere informazio-sistemetan erabiliko ditu zure kontsultak, iradokizunak eta erreklamazioak erantzuteko; modu berean, Udalak bere gaineko informazioa bidaltzeko erabili ahal izango ditu datu horiek, horretarako harremanetarako edozein bide erabiliz, baita e-posta ere.

Zuk eskubidea duzu datu horietan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko eta haien tratamendua mugatzeko; halaber, Udalak datu horiek erabiltzearen eta hirugarren batzuei ematearen aurka egin dezakezu. Horretarako eskaria aurkeztu beharko duzu udaletxean, Nortasun Agiriaren fotokopiarekin batera, honako helbidean: Euskal Herria plaza 1 – 20230 Legazpi.


1Datuak babesteko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra, datu pertsonalen tratamendua eta datu horien zirkulazio askea direla-eta pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.