Ondarea

UDaletxea

1730.urtean gaur ezagutzen duguna eraiki zuten. Auzokideek auzo lanean, herriko arotzei eta harginei laguntzen zieten. Herriak bizi zituen arazo ekonomikoak zirela eta, 20 urte kosta zitzaien eraikitzea. Egilea ezezaguna da baina Martin Carrera izan zela pentsa daiteke. Harlanduzko aurrealdeak, hiru arkuko ataria, Oñatiko Xabier Bikuñak eginiko Haraneko armarriak agertzen du. Barruan Alonso Cohomontek burdinean landuriko harmarria dago.

 

Udaletxea   Udaletxea atzetik

 

 

Andre Maria Zeruratzea parrokia

Eliza

 

 

Oinplano basilikoa du eta hiru nabe ditu. Erdikoa nagusia eta bi albotakoak behe eta hestuagoak. Oina eta zutabeak berpizkunde garaikoak dira. Ganga, berriz, gotikoa. Aldare nagusiko aldareburua, Pedro Kintanak egur polikromatuan egina, barrokoa da.

 

Lau hilobi: Elorregi orubekoa, Bikuña orubekoa eta bi hilobi ezaugarririk gabe. Kanpoaldetik hauek nabarmentzen dira: kanpandorrea, Pedro Carrera maixuarena, atari zabala, Pedro Carrera zenaren semeak eraikia.

 

Bikuña Jauregia

Bikuña jauregia

 

 

Gaur egun LENBUR Fundazioaren egoitza. 1992.urtean berregin zuen Lantegi eskola batek. Bulegoez gain, ekitaldi areto bat eta erakusketa areto eder bat ditu. XVII.mende bukaeran eraikitako jaunetxea. Oin karratua du, harlanduzko eta adreiluzko aurrekaldea, lau balkoi, hamarri bikaina eta hareharrizko losaz osaturiko sarrera plazatxoa ditu. Alde batean egurrezko barrenbide zabal bat du. Beste guztia harrihorma eta adreilua da. Bikuñatarrek 1212.urtean Tolosako Navasetan eta 1227-an Baezako harketan hartu zuten parte.

 

Beren Harmarria lekuko: Miramamolingo kataiak, ilgora batzuk eta Ander Deunaren gurutzeak.

 

 

Elorregi Jauregia

Elorregi Jauregia

 

 

Telleriarte auzoan dago. Karlos V.ak sorturiko maiorazkoa.

 

Jauregia ereduzko euskal oinetxe bikain bat da. Arkuteria bikoitza, harlandua eta gezileihoak ditu.

 

 

 

Motxorroko San Miguel

Motxorro

 

Auzategitik urrun eta aparte samar, Legazpiko haraneko baselizarik zaharrena da, esaten denez, bertako lehen eliza nagusia. Harrihormazkoa teilatua zurezkoa, bere zoru artistikoa da bertan deigarriena: mosaiko eran, errekarriz eta adreiluz osaturiko lau irudi geometriko agertzen ditu.

 

Bertan nagusitzen den aldarea txurrigeresko erakoa da. Baselizatik gertu, bide ondoan, herriko guruztoki bakarra dago, herritarren artean "Santutxu" izenez ezaguna.

 

 

Mirandaolako Gurutze Donea

Mirandaola eliza

 

Burdinolarekin batera multzo arkitektoniko bat osatuz 1952.ean eraiki zen. Data horretan, burdinolaren berrikuntza ere aurrera eraman zen.

 

1580.eko gurutzea gordetzen du eta bere horniketan gertaerari buruzko Soler Blaskoren zenbait pintura nabar-mentzen dira.

 

 

 

Telleriarteko San Juan

Telleriarte san juan

 

Telleriarteko auzoan bertan, Elorregi jauregi parean. Eliza Nagusia urrun zutela eta auzoen eskariz eraiki zen. Ate gainean agertzen den datari jarraituz 1824. urtean jaso zela esan genezake.

 

Bi mende lehenago Elorregitarrek beste baseliza bat eraikia zuten, baina erabilezina zen. Egungoan, Julio Beobidek landuriko San Juan Bautistaren taila gordetzen da.

 

 

Burdinaren Haranean Barrena

 

Aizkorriko Naturgunearen magaletan, burdinaren eraldaketa zuzenean bizitzeko aukera eskaini nahi dizu LENBURrek, XIV.mendean garai hartako olagizonek artisaulan hutsean egin ohi zuten moduan. Horrekin batera, Euskal Burdinaren museoa, Artzaintzaren ekomuseoa eta Ogiaren Txokoa. Gainera, Mirandaola parkeak eskaintzen dizkizun zerbitzuak ere erabili ahal izango dituzu: haur-parkea, pilotalekua, mahaiak, erretokiak, denda, taberna, aparkalekua, eta txirringaz eta oinez egiteko ibilbideak. Bestalde, hirigunean, 50eko hamarkadan langileek zuten bizitza soziala erakutsiko diguten bestelako tokiak bisita daiteke eta baita Chillida lantoki museoa ere. 


Mirandaolako burdinola eta baseliza: multzo arkitektoniko bat osatuz 1952-an eraiki zen baseliza eta berriztu zen burdinola. Apirila eta urria bitarteko igande guztietan eta azaroa eta martxoa bitartean hileko lehenengo igandetan jartzen da martxan burdinola.

 

 

 

 

  • Euskal Burdinaren Museoa: Legazpiko antzinako galdaketa-fabrika batean kokatzen den Euskal Burdinaren museoak burdinaren inguruan ikuspuntu anitz aurkezten dizkigu modu jostagarri eta erraz batean. 
  • Artzaintzaren Ekomuseoa: Erreizabal baserrian dago eta, bertan, Idiazabal izeneko ardi-gazta non eta nola egiten den ikus daiteke. 
  • Ogiaren txokoa: Igaralde-goena baserrian dago eta ogia eskuz nola egiten den ikus daiteke. Egun bat 50eko hamarkadan:
  • Langileen ibilbidea: San Inazio auzoan eta inguruan. 50eko hamarkadako etxebizitza, ikasgela eta kapera ikus daitezke. Chillida Lantoki Artearen eta Industriaren topaketarako gune bat da. Eduardo Chillidak esparru industrialarekin izandako erlazioan zentratzen da, eta bereziki, Legazpiko Patricio Echeverriaren forja handiarekin.