Turismo baliabideak

Mirandaolako Turismo Bulegoa

Mirandaola Parkea, Telleriarte Auz, z/g
20230 Legazpi
Tfno: 943 73 04 28
Fax: 943 73 31 63
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Urola Garaiko turismoaren eskuliburua ezagutu nahi baduzu, egin klik hemen.

MIRANDAOLA BURDINOLA ETA EUSKAL BURDINAREN MUSEOA

Mirandaolako Burdinola Gipuzkoako ondarerik garrantzitsuenetarikoa da, baita eskualdeko ikono bat ere. Mirandaolako Parkean kokatuta dago eta igandero burdinola martxan ikusteko aukera dago aste santuetatik irailera arte. Familientzako egun bereziak ere daude, Burdintxo egunak, haurrentzat ekintza eta bisita bereziekin.

Informazio gehiago

Museoa Mirandaolako Parkearen sarreran kokatzen da, eskualdeko leku turistikorik erakargarrienetarikoan, hain zuzen. Museoa lau zati ezberdinetan banatzen da: haizeolak, gurpil hidraulikodun burdinolak, meatzeak eta txondorra besteak beste.

Informazio gehiago

CHILLIDA LANTOKI

Chillida Lantoki, Legazpi erdian kokatutako espazioa da, eta egilearen sormen-prozesua erakusten digu, burdinan zein paperean. Dokumentatutako testigantzek, makinariak eta bisita gidatuek egileak Legazpirekin zeukan harremanera hurbiltzen gaituzte.

Informazio gehiago

LANGILEEN IBILBIDEA

Bisitaren hiru gakoak: Haztegi eskolaren ikasgela bat, ikastetxe horri atxikitako kapera eta San Ignazio auzoko etxe bat.

Informazio gehiago

Igaralde, Ogiaren Txokoa

Gure eskualdeko errotari- eta okintza-tradizioaren ezaugarriak azaltzea du helburu.

Informazio gehiago

Erreizabal, Artzaintzaren Ekomuseoa

Artzantzaren mundura gerturatzen gara, Euskal Herri osoan ekoizten den Idiazabal gaztaren sekretuak argituz. Baserriak erakusketa-gela bat du non artzainek erabilitako elementu nagusienak ikusi eta azaltzen diren, adibidez, kaikua.

Informazio gehiago