Inauteriak 2017-Egitaraua

Hona herriko eragile desberdinen ekimenez, osatu den Inauterietako egitaraua. Ziurrenik ez dira egun hauetako inauteri ospakizun bakarrak izango, eta ezta herrian Inauteri giroa jarriko duten talde eta eragile bakarrak ere.

23, osteguna:Doinua Musika Eskolako ikasleen kalejira. 17:30ean.

24, ostirala:

  • 16:00etan Ikastetxeetako haur eta gaztetxoen desfilea eta mozorro jaia.
  • 17:00etan Lintxen etorrerarekin Legazpiko inauteriei irekiera ofiziala egingo zaie Euskal Herria plazan.
  • Ondoren Urolatarrak txarangak alaituko ditu erdiguneko kaleak 19:30ak arte.
  • 19:00etan: V. Mexikar jaia, Alaitasuna Errondailaren ekimenez, erdiguneko kaleetan.
  • 19:30etan: Urolatarrak txarangak Laubide inguruak alaituko ditu 21:00ak arte.

25, larunbata: ZAPATUKO INAUTERIA.Legazpiko Gazteak elkarteak antolaturik.Gaia: Musika.

  • 17:30ean Laubide kalean elkartuko gara karrozarekin Kalejira hasteko.
  • 22:00etan afaria Gaztetxean.
  • 24:00etan mozorro lehiaketa eta ondoren karaokea Gaztetxean.

26, igandea: “GIPUZKOAKO INAUTERIA” konpartsa, goiz eta arratsalde. 19:00etan Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera Euskal Herria plazan

·         11:00: Konpartsa Laubiden (oinezkoen kalea) elkartuko da. Aurten musika Dulantziko Baralde Txarangaren esku egongo da.

·         12:00: Konpartsa Lau Bidetik irtengo da.

o   Ibilbidea: Laubide (oinezkoen kale), San Inazio, Juanastegi, Bikuña Plaza, Plazaola Kalea (Kukue parean).

·         14:00: Bazkaria Gizarte Zentroan.

·         17:30: Konpartsa Gizarte Zentrotik irtengo da.

o   Ibilbidea: Gizarte Zentroa, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia (Kalotx parean), Kale Nagusia (Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.

·         19:00: Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera.

 

Albiste guztiak