Udal Gobernuaren Etika eta Gobernu Onaren Kodea

Gobernu Taldeak bete eta sustatu beharko dituen printzipio zein balore etikoak eta jokabide edo jarduera arauak ezartzen ditu Udal Gobernuaren Etika eta Gobernu Onaren Kodeak.

 

Etika eta Gobernu Onaren kode hau esparru auto-erregulatzailea da, eta horren bidez, Gobernu Taldeko kideek horrekiko konpromisoa erakutsi behar dute, derrigorrez dagokion atxikipen konpromisoa sinatuz.

 

Onartu diren balore etikoak hauek dira: Ordezkaritza, Zuzentasuna, Eredugarritasuna, Zintzotasuna eta Eskuzabaltasun objektiboa, Objetibotasuna eta Bizikidetza eta Errespetua.

 

Onartu diren gobernu onaren printzipioak hauek dira: Gardentasuna, Eraginkortasuna eta Berrikuntza, Erantzukizuna eta Kontuak ematea, Iraunkortasuna eta Konpromiso herritarra, bertako hizkuntza eta kulturaren aniztasunaren defentsa.

 

Gobernu Taldeak Legazpiko Udala gobernu onaren eredu izan dadila nahi du; hierarkien eta kontrolaren mende egongo ez den eta lankidetzaren aldeko apustua egingo duen Udala. Eredu berri horretan prozesuak, lankidetza eta konfiantza izango dira protagonista nagusiak.

 

Horregatik, Udal Korporazioaren Osoko Bilkurak berretsiko duen Erakundearen Zuzentasun Sistema bat definituko dugu eta Kode Etiko osagarri bat landuko dugu gainerako udal kargu publikoentzako.

 

Legazpi eredugarria eraiki nahi dugu eta, horrela, bat egiten dugu Gipuzkoa eredugarria eraikitzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak abiatu duen ekimenarekin.

 

Etika eta Gobernu Onaren Kodea