Youtube Youtube

Hiri-ekipamenduak

2011n herriko ekipamenduen inguruan abiatutako prozesu bati segida eman nahi izan zion Udalak. Prozesu hartan herriko kultura- eta gizarte-arloko elkarteetako eragileekin Udaleko kultura- eta gizarte-ekipamendu nagusien erabileraren inguruko azterketa egin zen, ekipamendu-beharrei ahalik eta egokien erantzuteko helburuarekin.

Ondoren, Udalaren ekipamendu guztiak aztertzeko prozesua egingo zen eta lan horretan eragileen ekarpenez gain, herritarren iritziak eta proposamenak bildu ziren.


Proiektuaren helburu nagusiak honakoak izan ziren:

 

    • Herritarrek Legazpiko ekipamenduen balorazioa egitea eta beharren diagnostikoa lantzea.
    • Ekipamenduak erabiltzeko irizpideak adostea, lehentasuna duten beharrak zehaztea eta behar horiei erantzuteko ekipamenduen ezaugarriak definitzea.
    • Erabiltzeko irizpideak, beharren lehentasunak eta ekipamenduen ezaugarri nagusiak aztertuta, Legazpiko ekipamendu-beharrak asetzeko eraikinen banaketa proposatzea.

         

                                            1   4   5

 

Helburu horiek lortzeko parte-hartzeko prozesua zabaldu zen. Horrelako ekimenetan herritarren parte-hartzea garrantzitsua da eta. Izan ere, erabiltzaile garen heinean, gure iritziak oso baliagarriak izango dira dauden ekipamenduak baloratzeko orduan zein etorkizuneko beharrak identifikatzerakoan.

Iritziak eta proposamenak jasotzeko, hiru bilera egin ziren herritarrekin:

 

2012ko bilerak Ordua Tokia Aktak
Apirilaren 18an 18:30-20:30 Gizarte Zentroa Akta 1
Maiatzaren 9an 18:30-20:30 Gizarte Zentroa Akta 2
Maiatzaren 30ean 18:30-21:00 Gizarte Zentroa Akta 3
Ekainaren 13an 18:30-20:30 Gizarte Zentroa Akta 4