Youtube Youtube

Hondakinak

Legazpiko Udaletxeak, hondakinak gaika biltzeko sistemarik egokiena ezartzeko asmoz, parte-hartze prozesua abiatu zuen udalerrian. Prozesuak 3 hilabetez iraun zuen, martxotik maiatza bitarte, eta azkenean, gaur egun indarrean dagoen sistema mistoa ezartzea erabaki zen.

 

HELBURUA: Legazpin hondakinen gaikako bilketa sistema eraginkorrena ezartzea birziklatze maila altuetara iristeko.

 

2013ko martxoak 11an hasi ziren atez ateko hondakinen gaikako bilketaren inguruko bilerak Legazpiko Udalerrian. Lehenengo 3 bilerak irekiak izan ziren eta gero sektoreka eta auzoka sailkatu ziren. Bileretan Sasietako Mankomunitateak Legazpin hondakinak gaika biltzeko proposatzen zuen eredua aurkeztu zien herritarrei.

 

Bileretan ondorengo gaiak landu ziren: plastikoa nahiz papera nola bildu, kuboak lurrean edo zintzilikarioetan utzi, bilketa guneen kokalekua, konpostajea eta hobariak, neurri zuzentzaileak, egun bereziak...

 

Esan bezala, 3 hilabete luzeren ondoren eta udalerriko talde desberdinen iritziak entzun eta gero, Legazpiko Udaletxeak sistema mistoaren ezarpenaren alde egin zuen. Orduz geroztik, Legazpiko birziklatze tasak igoera nabarmena izan du eta % 30a gaika sailkatzetik % 78a sailkatzera iritsi dira udalerrian. 

 

 

2013ko Martxoan hasi eta Maiatzan bukatu zen parte hartze prozesuaren egutegia etxe guztietara bidali zen, bertan auzokakoak ziren bilera irekien egunak, orduak eta kokapenak zehazten zirelarik.

Hemen duzue orduan banatutako esku orria. 


 

Prentsa oharrak

 

Parte-hartze prozesuaren aurkezpena
Parte-hartze prozesuaren lehen balorazioa
Sistema mistoaren aurkezpena