Youtube Youtube

Latxartegi parkea

2013ko udaran, herriko 5 eta 12 urte bitarteko 501 haurrek, Haztegi ikastolan eta Domingo Agirre ikastetxean egindako lanari esker, Latxartegiko jolas parke berria bozkatu zuten, udalak aurkeztutako bost diseinuen artean.

 

Horrez gain elkar bizitzarako araudiak adostu zituzten eta betetzeko konpromisoa ere hartu zuten; baina horiek denak esaldi batean laburbildu daitezke: “Lagunekin, jolasean, solasean, partekatuz, gozatu, zaindu, maitatu, etab”. Hitz bakoitzaren atzetik konpromiso edo muga bat dago eta hori da segidan agertu nahi duguna:

 

JOLASEAN
  • Zoruko kortxoa pakean utziko dugu, altxatu eta zulatu gabe.
  • Ez dugu marrazkirik edota graffitirik egingo.
PARTEKATUZ
  • Jolastu gustora, haserretu gabe eta txandak errespetatuz.
GOZATU
  • Ziburuak gehiegi behartu gabe ibili, indarrak neurtuz.
  • Beti berria bezala zaindu, era egokian ibili.
ZAINDU
  • Beti garbi mantendu, zaborrak lurrera bota gabe: pipak, txikleak, goxokien poltsak, latak, kristalezko botilak, zigarroak, etab.
  • Ez dugu pixarik egingo parkean.
MAITATU
  • Zerbait puskatuta ikusten badugu, ez dugu gehiago puskatuko eta udaltzaingoei abisatuko diegu konpondu dezaten.
  • Ez ditugu dauden gauzak puskatuko ezta margotuko ere.
  • Metxeroekin ziburuak ez erre.

 

JAZ  376912 1   JAZ  396132