pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irakurketa sustatzeko egitasmoak

IRAKURKETA KLUBAK : LIBURUTEGIA SORTU ZEN 50. URTEURRENA 2018 URTEAN

 

2018an (1968-2018) beteko dira Legazpiko Udal Liburutegiaren sorreraren 50. urteurrena eta hori horrela, 3 irakurketa klub jarriko dira abian:
bata euskeraz liburuak irakurri nahi dituenarentzat eta beste bat liburuak gaztelaniaz irakurri nahi dituenarentzat. 
 
Gainera, 2017ko urtean abian jarritako Irakurketa Erraza klubari jarraipena emango zaio 2018ko urte honetan ere.
Informazioa, azpiko eskuorritan aurkitu daiteke. 
 

Legazpiko irakurketa errazeko kluba

(IrAKURKETA ERRAZA 2017 URTEKO EDIZIOA)

Irakurketa Erraza bultzatzeko 2017an helduentzako irakurketa talde bat osatuko da Legazpin.
 
Irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituztenentzako daude pentsatuak Irakurketa Errazean prestatutako liburuak .
Irailak 25ean hasi eta azaroak 27ra bitartean, 10 astetan zehar, goizeko 11:15etatik 12:15etara talde bat elkartuko da “La música del viento” Jordi Sierra i Fabra idazlearen liburuaren irakurketa konpartitu eta gozatzeko. Liburu honekin bukatutakoan, Jack Londonen “La llamada de lo salvaje” liburuarekin jarraituko dute.
 
Liburuak aldez aurretik aukeratu dira eta saioak, Irakurketa Erraza erakundeko partahideak diren Lina eta Nereak koordinatu eta dinamizatuko dituzte, eta partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkie.
Saioak gazteleraz izango dira.
Liburutegian bertan, telefonoz edo emailez izen emateko aukera dago eta azken eguna irailak 20a izango da.
Aurreko urtean abian jarri ziren Irakurketa Errazaren ezagupena ekintzak Legazpin, badu jarraipena beraz 2017ko edizio honetan. 
 
OHARRAK:
 
.-Hartzaileak: 16 urtetik gorakoak.
.-Non eta noiz: Legazpiko Udal Liburutegian, hilero. Irailaren 25ean hasiko da, astelehen guztietan azaroak 27ra bitartean.
.-Ordutegia: goizez 11:15etatik 12:15etara
.-Jardueraren prezioa: Dohainik. Behin izena emanez gero, saioetara etortzeko konpromisua eskatzen da.
.-Izena ematea: irailak 1etik 20ra bitartean Legazpiko Udal Liburutegian (bertan, telefonoz edo emailez . 20 pertsona baino gehiago apuntatzen badira, zozketa egingo da.
 
 
 

 

IRAKURRI , GOZATU ETA OPARITU

Liburutegiak, euskaraz irakurtzen baduzu, liburuak Legazpin erosteko deskontuak emango dizkizu. Martxoak 20an hasi eta maitzak 31ra bitartean, Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren bigarren edizioa jarriko da martxan. Partehartzeko, liburutegira etorri eta informatu.
 

ARGIBIDEAK

  • liburutegian liburu bat euskeraz irakurtzeko, liburutegiko bazkide izan behar zara. Bete inprimaki hau, oraindik ez bazara. Inprimakia.
  • liburua norbaiti (edo zeure buruari) oparitu nahi badiozu, Legazpiko Hizkuntza edo Apatxo liburudendetan erosi ahal duzu. Folletoa.
  • apirilak 26an eta maiatzak 31an liburutegian, 30 €ren zozketak egingo ditugu liburuak erosteko. Lehenengo zozketaren irabazleak, Lide, Oihan eta Sonia izan dira eta maiatzeko zozketakoak Uxuri eta Maier.  2016. urtean egindako kanpainaren zozketen irabazleak hauek izan ziren: Ekhi Saez de Nanclares eta Uxue Azarola.

 

IRAKURKETA ERRAZA (2016 urteko edizioa)

Irakurketa Erraza, ardura bereziarekin landutako liburuak eta dokumentuak eskeintzeko modu bat da, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakurri eta ulertu ahal dezaten.
Legazpin irakurketa erraza bultzatzeko hainbat ekimen egingo dira 2016ko martxoa eta apirilean: erakusketa, hitzaldia eta ikastaroa.
 

 

ARGIBIDEAK

Erakusketara eta hitzaldira sarrera librea izango da. Ikastaroan izena emateko:

  • telefono honetara deituta 943737202,
  • Legazpiko Udal Liburutegiaren posta elektronikoaren bidez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • internet bidezko formulario hau beteta: apuntatzeko web formularioa

 

 

 

 

 
 
 
 
 

Liburutegiko atalak

IRAKURKETA ERRAZEKO KLUBA

 

 

Jarrai gaitzazu