pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Mailegua

Liburutegian dauden arauen arabera, denboraldi zehatz baterako hainbat dokumentu jasotzeko aukera eskaintzen zaie erabiltzaileei. Gehienez 6 material maileguan hartu ditzakezu: liburua, ikus-entzunezkoa eta aldizkaria.

 

Tipologia

Material mota bakoitzeko gehienez 3 ale. Adibidez:

3 liburu + 3 ikus-entzunezko

3 aldizkari+ 3 liburu...

 

Euskal Liburutegi Sare Nazionaleko (ELSN) beste liburutegietan ere materialak hartu ditzakezu, guztira gehienez 16 izan ditzazkezu.

 

Epeak, luzapenak, erreserbak

 

Dokumentua Epea Luzapena Erreserba
Liburua 21 egun Bai Bai
Aldizkaria, ikus-entzunezkoa 7 egun Bai Bai

 

Beste mailegu batzuk

Liburutegi Arteko Mailegua

Legazpiko Udal Liburutegian ez dauden liburuak beste biblioteka batetik ekartzea eskatu dezakezu, gehienez 2 aldi berean. Bete beharreko inprimakia.

 Erakundeei mailegua

Ikastetxeek eta bestelako erakundeek dokumentu kopuru eta epeetan mailegu baldintza bereziak dauzkate.

 

Baldintzak

Mailegua erabiltzeko beharrezkoa da bazkide txartela aurkeztea. Imprimakia.

 

Ordenagailu portatilak, tabletak, liburu elektronikoak

Irakurtzeko eta informazioa eskuratzeko bide berriak eskeini nahian, liburu elektronikoen irakurgailuak(eReader), tableta elektronikoen eta ordenagailu portatilen mailegu zerbitzua dago irakurleen eskura. 

 

Buzoia

Liburutegia itxita dagoenean edo ordutegi barruan entregatu ezin diren maileguak itzultzeko, Kultur Etxearen sarreran dagoen buzoian  utzi daitezke dokumentuak.