Youtube Youtube

Obra handia

 

Izena  Kargua  Harremanetarako datuak 
Ane Meninueta  Arkitektua

 943 73 71 65

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

EDUKIA

Eraikuntza obratzat hartuko dira oin berriko eraikuntza obrak eta lehendik dauden eraikinak handitu, berritu edo finkatzeko eraikuntza lanak, eta horien barruan balkoi eta terraza irekien itxiturak eta txabolen eta teilapeen eraikuntza lanak sartuko dira.

 

Eraikuntza obretarako lizentzien barnen sartuko dira:

 

  • Horiek gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren jarduera osagarriak

 

  • Obra txikitzat har daitezkeenak

 

  • Garatzeko baimenak, besteak beste, babes hesiak edo itxiturak jartzeko baimenak, aldamioak edo zurtoinak jartzekoak, etab.

 

Dena den, jarduera osagarri horiek lizentziaren xede den proiektuan aurreikusi ez bezala eragin dezaketenean, edo, azken batean, eremu publikoko guneei edota mugakide diren funts edo eraikinei eragin diezaiekeenean, beroriek gauzatu ahal izateko lizentzia berezia eskatu beharko da.

 

Eraikuntza obrak egin ahal izateko, arkitekto batek edo tekniko eskumendun batek sinatutako eta arkitekto Elkargoak edo dagokion Elkargoak ikusonetsitako proiektua aurkeztu beharko da obra baimen eskariarekin batera.

 

IZAPIDEAK

Eraikuntza obrak burutzeko ondorengo pausuak jarraitu behar dituzu:

 

    1. Eskabide orria bete eta udalean sarrera eman.
    2. Eskabidearekin batera obrari dagokion proiektua aurkeztu.
    3. Inguruko urbanizazioa egoera onean geratzen dela bermatzeko aurrekontuaren %5ko balioa duen bermea jarri.
    4. Udalaren baimena jasotzerakoan hasi ahal izango duzu obra.
    5. Obrak, baimenean jasotako baldintzak bete beharko dira.
    6. Obrei dagokien tasak ordainduko dira.
    7. Behin obrak bukatuta, obra bukaerako ziurtagiria ere ekarri beharko da.
    8. Obrak egiteko kontenedoreak jarri beharko dira, ondorengo baldintzak bete beharko dira:
    •  
  • Udaltzainekin harremanetan jarri edukiontzia non jarri daitekeen aztertzeko.

 

  • Obra-hondakinak bideratzeko toberak erabili behar dira.

 

  • Okupazio publikoari dagozkion tasak edukiontziak kentzen direnean ordaindu behar dira (Tasak eguneko eta azalerarekiko kobratzen dira).

 

Jeitsi eskari orria