Obra txikia

Izena  Kargua  Harremanetarako datuak 
 Alonso Frances  Arkitekto teknikoa

943 73 71 65

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

EDUKIA

Besteak beste hauek dira obra txikiak: etxebizitza, lokal eta eraikinetako barne antolamenduan aldaketa txikiak egitea, horien erabilera edozein dela ere; finka, orube eta lursailak ixtea; obretan babes hesiak, aldamioak, zurkaitzak eta eraikuntzaren bestelako elementu osagarriak jartzea; estalkiak, teilatu-lauak, fatxaden akaberak edo hirigintzarako elementu puntualak konpontzea (zoladura birjartzea eta abar); errotuluak, olanak edota markesinak jartzea, edo antzeko beste batzuk.

 

IZAPIDEAK

Obra txikiak burutzeko ondorengo pausuak jarraitu behar dituzu:

 

    1. Eskabide orria bete eta udalean sarrera eman.
    2. Eskabidearekin batera obra deskribatzen duen memoria, beharrezkoa badira planoak, eta obra burutzeko behar diren aurrekontu guztiak.
    3. Inguruko urbanizazioa egoera onean geratzen dela bermatzeko aurrekontuaren %5ko balioa duen bermea jarriko duzu.
    4. Udalaren baimena jasotakoan hasi ahal izango duzu obra.
    5. Obrak, baimenean jasotako baldintzak bete beharko dira.
    6. Obrei dagokien tasak ordainduko dira.
    7. Obrak egiteko kontenedorea jarri edo andamioak behar badituzu, ondorengo baldintzak bete beharko dira:
    •  
  • Udaltzainekin harremanetan jarri kontenedorea edo andamioa non jarri daitekeen aztertzeko.

 

  • Obra-hondakinak bideratzeko toberak erabili behar dira.

 

  • Okupazio publikoari dagozkion tasak kontenedoreak kentzen direnean ordaindu behar dira (Tasak eguneko eta azalerarekiko kobratzen dira).

Jeitsi eskari orria