Youtube Youtube

Alokairua

GAZTEEK ETXEBIZITZAK ALOKATZEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEA

Laguntza eskatzeko gehieneko epea: urriak 31 (epe hau luzatu egin da deialdiarekiko)

 

Laguntza hauen xedea da eskaera egiten duten gazteen ohiko bizilekua izango den etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzea, zati batean, bai dagoeneko etxebizitza errentan hartuta daukatenean eta baita deialdian eskaerak aurkezteko ezarritako epea amaitu eta hilabeteko epean etxebizitza errentan hartzeko konpromisoa hartzen dutenean ere. Gaztea esatean, 18 eta 35 urte bitarteko pertsona esan nahi da.

 

Diru-laguntzaren kopurua hileko 250€ artekoa izango da, deialdian zehazten diren hainbat faktoreren arabera.

GAOn argitaraturiko deialdia