Euskara

Diru-laguntza desberdinetan aurkeztu behar diren dokumentuak ezagutzeko edota informazio gehiagorako, kontsultatu buletinaren dokumentua.

Dirulaguntzen eskaerak aurkezteko azken eguna: urriaren 31a

2016ko deialdia

Eskari orria

1. Barnetegietan ikastaro trinkoetan zein 100 eskola ordutik gorako ikastaroetan, auto-ikaskuntza programetan edo euskara ikasten herritik kanpo ari diren herritarrentzako diru-laguntzak

 1. Xedea:

 

Deialdi honen xedea da euskara ikasten barnetegietan -ikastaro trinkoetan zein 100 eskola ordutik gorako ikastaroetan-, auto-ikaskuntza programetan edo herritik kanpora doazen herritarrentzako bekak edo diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea. 
 
2. Onuradunak:
 
Legazpiko udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoek eskatu ditzakete oinarri hauen bidez arautzen diren diru-laguntzak. Programa honetako aplikazio eremutik kanpo daude pertsona juridikoak nahiz per tsona fisikoak, enpresa beharrei erantzuteko berariaz sortutako ikas-taldekoak direnean.
 
 

2. UEUra edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrentzako diru-laguntzak

1. Xedea:
 
Deialdi honen xedea da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroetara edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako uda-ikastaroetara doazen herritarrentzako diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.
 
2. Onuradunak:
 
Legazpiko udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoek eskatu ditzakete oinarri hauen bidez arautzen diren diru-laguntzak.
 
 

3. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenentzako diru-laguntzak

1. Xedea:
 
Deialdi honen xedea da 2015ko azaroaren 1etik 2016ko urriaren 31 arte bere establezimenduko kanpoko nahiz barruko errotulu finkoak, irudi korporatiboa eta Web orria euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.
 
2. Onuradunak:
 
Oinarri hauen bidez arautzen diren diru-laguntzak, bere jarduera ekonomikoa Legazpiko udalerrian dauden lokaletan egiten duten pertsona fisiko edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte.