Gazteria

Diru-laguntza desberdinetan aurkeztu behar diren dokumentuak ezagutzeko edota informazio gehiagorako, kontsultatu buletinaren dokumentua.

Diru-laguntzen eskaerak aurkezteko azken eguna: urriaren 31

2016ko deialdia

Eskari orria

A) Grabazioak egiteko herriko musika taldeentzat diru-laguntzak ematea arautzen duten oinarri-arau espezifikoak

1. Xedea:
 
Oinarri-arau hauetako xedea da herriko musika taldeen arte produkzioa sustatzeko diren laguntzak emateko deialdia erregulatzea; horrela, diruz lagundu nahi dira, 2016ko urtean egindako grabatzearen edota edizioaren kostuen zati bat.
 
Gutxienez grabazioa osatzen duten abestien heren bat euskaraz idatzita egongo da.
 
2. Onuradunak:
 
Laguntza hauek jasotzeko aukera izango dituzte Legazpiko udalerrian egoitza duten pertsonek osatutako herriko musika taldeek; baldintza horri dagokionez, Legazpikoak izan beharko dute musika taldeko kideen %75 edo hortik gorakoek. Egoitzarako, biztanleen udal erroldan dauden datuak hartuko dira kontuan.
 

B) Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa burutzeko herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak

1. Xedea:

 

Deialdi honen xedea izango da 2015-2016 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa burutu duten herritarrentzako bekak emateko baldintzak arautzea.

 

2. Onuradunak:

 

Legazpiko udalerrian, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin erroldatuta dauden pertsona fisikoek eskatu ditzakete oinarri hauen bidez arautzen diren diru-laguntzak. Legazpiko Udalak ofizioz egiaztatuko du hori, interesdunak, diru-laguntza eskaera aurkeztu duenez, datu hori egiaztatzeko baimena eman duela ulertuko baita.