Youtube Youtube

Gizarte zerbitzuak

Diru-laguntza desberdinetan aurkeztu behar diren dokumentuak ezagutzeko edota informazio gehiagorako, kontsultatu buletinaren dokumentua.

Dirulaguntzen eskaerak aurkezteko azken eguna: ekainaren 17a

2016ko deialdia

Eskari orriak (diru-laguntza atala)

1. Legazpin, beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean garatuko duten elkarteei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak

1.Xedea:

 

Deialdi honen xedea da beraien ohiko jarduera Legazpiko udalerrian garatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteei diru-laguntzak eskuratzeko sarbidea arautzea eta diru-laguntzak ematea.

 

2.Elkarte onuradunak:

 

Legazpin edo Urola Garaia mankomunitateko herriren batean egoitza duten elkarteek jaso ahal izango dute diru-laguntza; halaber, elkarte horiek Legazpiko udalerrian garatu beharko dituzte beraien ekintzak eta, beti ere, Gizarte Zerbitzuen alorrean.

 

 

2. Nazioarteko lankidetzarako diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak

1.Xedea:

 

Honako hau da oinarri hauen helburua: Garapenerako lankidetza-programak antolatzeko eta burutzeko diru-laguntzak arautzea. Aipatu programak garapen bidean dauden herrialdeetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak hobetzera eta Nazio Batuen Milurtekoaren garapen-helburuak betetzera bideratuko dira; halaber, Legazpiko bizilagunen artean nazioarteko elkartasuna bultzatzeko izango dira.

 

2.Onuradunak:

 

Legazpiko Udalak ondoko hauei eskaini ahal izango dizkie diru-laguntzak:

 

  • Nortasun juridikoa duten eta irabazi asmorik ez duten Gobernuz kanpoko talde eta erakundeei. Erakunde horien jarduerak deialdi honetan jasotako helburuetara egokituko dira; erakundeak diruz lagundutako ekintzak aurrera egiteko gai izango dira eta, azkenik, erakundeen egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra Gipuzkoako lurralde historikoan egongo da.

 

Egoitza zentrala Gipuzkoatik kanpo baina Gipuzkoan ordezkaritza iraunkorra duten erakundeek diru-laguntza jaso nahi badute, Gipuzkoan bizi den ordezkaria izendatu beharko dute jakinarazpenak hari bidaltzeko eta proiektuaren azalpen publikoak egiteko.

 

  • Adinez nagusi diren eta legez eratutako Gobernuz kanpoko Erakunde batekin irabazi asmorik gabe lan egingo duten Legazpiko udalerrian erroldatutako lankide formalei. Burutuko den ekintzak bat egingo du deialdi honetan jasotako helburuekin.

 

 

3. Udal tasak eta prezio publikoak ordaintzeko laguntzak emateko oinarri espezifikoak

1.Xedea:

 

Oinarri-arau hauen xedea da, diru baliabide urriak dituzten bizilagunei tasen eta udal prezio publikoen ordainketarako Legazpiko Udalak eskainiko dizkien laguntzak arautzea.

 

2.Onuradunak:

 

Eskubidea izango dute programa honetan arautzen diren laguntzak jasotzeko, oinarri-arau espezifiko hauetako 5. Atalean ezarritako baremoan jasotzen diren kopuruak gainditzen ez dituzten familia-unitate guztiek. Begirune berezia jasoko dute adin txikiko seme-alabak edo bere kargura adimen urritasunen bat duten seme-alabak dituzten guraso bakarreko familiek eta diskriminazio anizkuna jasaten duten emakumeek.

 

 

4. Droga-mendekotasunen, beste mendekotasun psikologikoen tratamendurako eta nerabeen arrisku egoerak konpon tzeko NORBERA programan parte hartzen dutenen diru-laguntza ekonomikoak erregulatzen dituzten arau espezifikoak

 

1.Xedea:

 

Honako hau da oinarri espezifiko hauen helburua:

 

Euskadiko Autonomia Erkidegoaren zentro publiko edo hitzartutako batean tratamendu programaren bat egiten ari diren pertsonek dituzten joan-etorrien gastuak diruz laguntzeko Legazpiko Udalak eman ditzakeen diru-laguntzak arautzea.

 

Programa horiek mota hauetakoak izan daitezke:

 

  • Droga-mendekotasun arazoak.
  • Beste motatako mendekotasun psikologikoak (ludopatia, teknologia berrietarako mendekotasuna).
  • Izan Fundazioaren Norbera programan euren familiarekin parte hartzen duten 14 eta 18 urte bitarteko nerabezaroen arrisku-egoerak.

 

2.Onuradunak:

 

Diru-laguntza hauek jaso ditzakete Euskadiko Autonomia Erkidegoaren zentro publiko edo hitzartutako batean oinarri hauetako I. puntuan zehaztutako arazoen gaineko tratamendu programaren bat egiten ari diren herritarrek. Horretarako, gutxienez eskaria egin baino 2 hilabete lehenago izan beharko dute eskatzaileek tratamendu-programa hasita.

 

Era berean, laguntzen onuradun izango da interesdunaren jarraipena egingo duen pertsona (senidea edo laguna), programak behar hori eskatzen badu. Dena den, Gizarte Zerbitzuetako batzordeak ahalmena du aurkeztu daitezkeen kasu berezi guztiak aztertzeko eta erabakitzeko.

 

 

5. Espetxeetan preso dauden senideentzat garraiorako banakako diru-laguntzak arautzen dituzten oinarri arau espezifikoak

1.Xedea:

 

Udal Ordenantza honetan aurreikusitako laguntzak subentzio gisa emango dira. Laguntzen helburua presondegietara egiten dituzten bisitak direla-eta zigorraz preso dauden edo prebentzioz kartzelaraturik dauden pertsonen sendiei sortzen zaizkien joan-etorrien gastuak zati batean diruz laguntzea da.

 

2.Onuradunak:

 

Honako hauek jaso ahal izango dituzte laguntzak: Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko gartzeletan zigorpean dauden eta prebentzioz kartzelaturik dauden pertsonen sendiak.