Hezkuntza

Diru-laguntza eskatzeko aurkeztu behar diren dokumentuak ezagutzeko edota informazio gehiagorako, kontsulta ezazu buletina.
Diru-laguntzen eskaerak aurkezteko azken eguna: irailak 30

2016ko deialdia

Eskari orriak (diru-laguntzak ataleko eskaera orokorra eta azken hiru eranskinak)

Irakaskuntza arautuaren eremuan diharduten ikastetxeek egindako proiektuetarako diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak

1. Xedea:
 
Deialdi honen xedea da Legazpiko udalerrian egoitza eta jarduera eremua duten ikastetxeek egindako jardueren proiektuak finantzatuko diren diru-laguntzak emateko baldintzak erregulatzea.
 
Diruz lagunduko diren aipatu proiektuak 2015-2016 ikasturteko ikastetxearen planean edo urteko programan egongo dira sartuta. 
 
Honako proiektu hauek izango dira lehentasuna izango dutenak:euskararen erabilera bultzatutako dutenak, baloreetan hezteko ekintzak, aisialdian hezteko ekintzak, hezkidetza, prebentzio komunitarioa, garapen iraunkorra, herritarren parte-hartzea eta irakaskuntzaren kalitatea.
 
2. Onuradunak:
 
Diru-laguntza eskatu dezakete Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Ondoko etapak eta Helduen Hezkuntza ematen dituzten eta Legazpin egoitza eta jarduera eremua dituzten ikastetxe publikoek eta itunpekoek, betiere haien jarduera bat badator deialdi honetako helburuarekin.