Kirolak

Ohiko kirol jarduerak burutzeko laguntzak ematea arautuko duten oinarriak

1. Xedea:
 
Oinarri hauen xedea irabazi-asmorik gabeko Kirol Talde, Erakunde edo Elkarteei dirulaguntzen emakida eskatzaileen arteko lehia bitartez arautzea da. Dirulaguntza ohiko kirol jarduerak garatzeko izango da, berariazko prestakuntzarako edo kirola sustatzeko.
 
Ohiko kirol jarduera irabazi-asmorik gabeko Kirol Talde, Erakunde eta Elkarteek burutuko duten denboraldia edo kirol mota bakoitzaren txapelketa-egutegia izango da.
 
Dirulaguntzak urtero banatuko dira (Taldeen denboraldiak bi urte irauten duela kontuan hartuz) eta burututako ohiko jardueren arabera.
 
2. Onuradunak:
 
Oinarriotan arautu diren dirulaguntzak eskatu nahi dituzten irabazi asmorik gabeko Kirol Talde, Erakunde eta Elkarteek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
 
  • Indarrean dagoen legeriaren arabera eratuta egotea eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarte eta Erakundeen Erregistroan eta dagokion Kirol Federazioan izena emanda edukitzea.
  • Egoitza Legazpin izatea.
  • Eskola kirola garatzen eta antolatzen laguntzea.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko argitalpena (2015/10/09)

Eskaera orria

Ordezkaritza agiria