Youtube Youtube

Kultur Etxeko lokalak

EDUKIA

Kultur Etxeko gelaren batean ekintza bat, bilera edo erakusketa egiteko baimena. Edozein pertsonak eskatu dezakeen baimena da.

 

 

EZAPIDEAK

ERAKUSKETA ARETOA:

 

Erakusketa bat jarri ahal izateko: 

 

  • Erakusketen ordutegia: lanegunetan, (astelehenetik ostiralera) 17:30etatik 20:30etara. 

 

  • Eskariak urtebete lehenago egin behar dira, artistaren kurrikuluma eta erakusgai jarriko den lanaren irudiz osaturik.

 

 

 

BILERA GELA:

 

Edozein pertsona edo taldeek eskatu dezake.

 

  • 16 lagun har ditzake gehienez ere.

 

  • Eskariak astebete lehenago egin behar dira gutxienez. 

 

IKASTARO GELA:

 

Kultur Etxeko ordutegi orokorra du eta edozein herritar zein taldeek erabil dezake.

 

  • 30 lagun har ditzake gehienez ere, zenbait ekitaldi txiki egiteko ere baliatu daiteke.

 

  • Eskariak gutxienez astebete aurretik egin behar dira.

 

ARETO NAGUSIA:

 

Gehienetan ekitaldietarako erabiltzen bada ere, bilerak egiteko ere aproposa izaten da. Kultur Etxeko ordutegi orokorra du. 

 

  • 90 lagun har ditzake gehienez ere.

 

  • Eskariak gutxienez astebete aurretik egin behar dira.

 

 

Eskaera orria

Behar baduzu, hemen duzu ordezkaritza agiria