Hobariak eta salbuespenak

Zerga bakoitzaren araudi berezian ezarritako salbuespenak, hobariak edo ez zergapetzeko adierazpenak eskatu daitezke: Ibilgailuen, ondasun higiezinen eta obren gaineko zergak.

 

HOBARIAK

1. 25 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten ibilgailuentzako ordaintzeko hobaria:

 

Eskaera orokorra eta hala badagokio, ordezkaritza agiria dokumentuak aurkeztu behar dira.

 

2. Emisio kutsakorrak murrizteagatik ibilgailuentzako ordaintzeko hobaria:

 

Eskaera orokorra eta hala badagokio, ordezkaritza agiria dokumentuak aurkeztu behar dira.

 

SALBUESPENAK

1. Mugikortasun murriztua edo pertsona minusbaliatuentzako Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga (T.M.I.G.Z) ordaintzeko salbuespena:

 

Eskaera orokorra, ibilgailuaren erabilpen esklusiboaren zinpeko aitorpena eta hala badagokio, ordezkaritza agiria dokumentuak aurkeztu behar dira.

 

2. Nekazaritzan erabiltzen diren traktoreak, atoiak, erdi atoiak edo makinaria erabiltzeagatik ordaintzeko salbuespena:

 

Eskaera orokorra eta hala badagokio, ordezkaritza agiria dokumentuak aurkeztu behar dira.

 

Hobari eta salbuespen gehiago ezagutzeko jo udaletxera.