Datozen asteetan Plan Orokorra idazteko helburu eta irizpideak onartzeko asmoa du Udalak. Horiek izango dira Legazpiko Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren agiria idazteko oinarriak.
Labur-labur Planak bete beharko dituen helburu estrategikoak hauek dira:
1. Hiri-eredua trinkoa, konplexua eta kohesionatua izatea
2. Urola Garaiko ekonomia aktibatzen eta udalerriko ekonomia dibertsifikatzen laguntzea
3. Legazpiko natura, landa, kultura eta paisaia ondareari balioa ematea
4. Lurralde iraunkor eta energetikoki eraginkorra bultzatzea
5. Legazpi pertsona guztiena eta guztientzat izan dadin bultzatzea (zeharkako helburua)
Herritarrek agiri horri ekarpenak egiteko aukera dute udal web orrian jarri den atalean,
Ekarpenak aurkezteko epea azaroaren 6an amaituko da.
Bestalde, urtarrilean onartu zen Aurrerapen agiriari herritarrek egindako iradokizunak erantzutea onartu du gaurko Gobernu Batzordeak.
Erantzun horiek hurrengo egunetan jasoko dituzte herritarrek.