pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroaren 9ean Subeltza Eguna azokan
31
Urr
2024

Azaroaren 9ean Subeltza Eguna azokan

Herriko 8 talde eta Vhäldemar talde gonbidatua izango ditugu bertan

 

Bikuñako musika lokaletan entseatzen duten taldeak elkartzeko eguna dugu Subeltza Eguna, hau datorren larunbatean azaroaren 9ean azokan ospatuko delarik. Herriko zortzi talde 12:30ean hasiko dira eta 01:00etan Vhäldemar Heavy Metal talde ospetsuaren txanda helduko da.

Bikuñako musika lokaletan entseatzen duten taldeek udalak eskainitako lokalen erabileraren truke, gutxienez bi urtean behin, kontzertu bat antolatzen dute eta hortik dator ekintza honen arrazoia.

Lehenengo Subeltza Eguna2008an izan zen, lokalak erabiltzen hasi eta 9 hilabetetara. Geroztik beste hainbat urtetan ospatu da Subeltza Eguna:2014an, 2016an, 2017an, 2018an, 2019an eta 2022an.

 

Hona hemen Subeltza Eguneko egitaraua:

 

Goizez

  • 12:30: Wayside
  • 13:00: Emaion
  • 13:15: Xaukena Elektrotxaranga

Arratsaldez

  • 18:30: Akerren Seinale
  • 19:10: Loak
  • 20:10: The Kellers
  • 21:00: Xaukena Elektrotxaranga

Gauez

  • 22:30: Oxida
  • 23:30: Elbereth
  • 01:00: Vhäldemar

Vhäldemar

Barakaldoko taldeak "Sanctuary Of Death" bere zazpigarren diskoa aurkeztuko du Legazpin, nazioarteko merkaturako MDD Records alemaniar zigiluarekin eta Asiako merkaturako RRR diskoetxearekin argitaratua.

25 urteko ibilbidea atzean dutela, sekulako sasoian aurkitzen dira, beti ere Heavy Metal bandera bezala eta Lepazpin erakutsiko dituzten ereserki indartsuak besapean dituztela.

Aurten, besteak beste, Leyendas Del Rock edo Z Live! jaialdietan izan dira, eta duela gutxi bigarren aldiz zapaldu dute Japonia 3 kontzertu egiteko.

 

Musika lokalen erabilera

Musika-lokaletan entseguak egiteko 13 areto daude, 2 grabazio-gela eta instrumentuak konpontzeko erabiltzen den beste bat..

Gaur egun 16 musika talde dira, sormena eta adierazpena lantzen dituztenak hainbat musika estilotan. Hauek dira taldeak: Elbereth, Jhon Dealer and The Coconuts, Butch, The Velvet Bullets, Latoga, Los Notas, Anker, Akerren Seinale, Rudeska, Wayside, Melting Picks, Oxida, Emaion, Loak, The Kellers eta Xaukena Electrotxaranga.

 

Talde gehienek CDen bat grabatu dute, batzuk udalak diruz lagunduta.

 

Albiste guztiak