Print this page
Nordic Walking diziplinaren hastapen eta hobekuntza ikastaroa egingo da
16
Uzt
2015

Nordic Walking diziplinaren hastapen eta hobekuntza ikastaroa egingo da

Uztailaren 21ean eta 28an, 18:00etatik 20:30era, Bikuña Kiroldegian

Legazpiko Udaleko Kirol Sailak eta e-goitek Kirol Zerbitzuek antolatuta, Nordic Walking diziplinaren hastapen eta hobekuntza ikastaroa egingo da Legazpiko Bikuña Kiroldegian. Ikastaroa, hain zuzen, uztailaren 21ean eta 28an egingo da, asteartez, 18:00etatik 20:30era bitarte, eta parte-hartzaileek Alfa Teknika ezagutzeko aukera izango dute.
 
Kiroldegian bertan eman ahal izango da izena, edo 943731243 telefono zenbakira deituta. Izena emateko epea dagoeneko irekita dago.
 
Kiroldegiko abonodunek 27,25 € ordaindu beharko dituzte ikastaroan parte hartzeko. Gainerakoek, berriz, 37,35 €.