2024ko irailean Udalak, Juntura kooperatibaren laguntzarekin, Latxartegi inguruaren etorkizuna irudikatzeko prozesuari ekin zion ilusioz beteta. Legazpiarrontzako hain garrantzitsua den eremu hau biziberritzeko ideiak elkarlanean jasotzea zen helburua. Horretarako, 2024ko irailaren eta azaroaren bitartean saio ugari antolatu ziren, besteak beste, udal langile, nerabe, auzotar, inguruko ekipamenduetako arduradun, nagusi eta emakumeekin.
Parte-hartzaileen nahiak, beharrizan, ekarpen eta ametsak entzun, bildu eta antolatu ondoren, planteamendu orokor bat marraztu da. Orain garaia iritsi da proposamen hori plazaratzeko.
Urtarrilaren 23an, ostegunean, arratsaldeko 18.00tan Kultur Etxeko areto nagusiansaio bat antolatu da proposamena azaldu eta guztion artean lantzeko. Saioa irekia da eta guztion parte hartzea ongietorria izango da, iritzi eta ekarpenen aniztasunak etorkizuneko Latxartegi ingururako egingo den proposamena aberastuko duelako.
Kontuan izan parte-hartze prozesu honen emaitza, Latxartegi ingurua berriz urbanizatzeko proiektuaren oinarria izango dela. Proiektu hori 2025 urtean zehar idaztea programatuta dago eta aurrekontu handia izango duenez, datozen urteetan faseetan zatituta aurrera eramango da.