pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Uztailaren 24tik irailaren 8ra itxita egongo da Nerabe Zerbitzua
23
Uzt
2015

Uztailaren 24tik irailaren 8ra itxita egongo da Nerabe Zerbitzua

Agorreko Santikutzak direla tarteko, irailaren 12an eta 13an ere itxita egongo da

Udako oporrak direla medio, Nerabe Zerbitzuak ateak itxiko ditu bihar, eta ez ditu irekiko irailaren 8ra arte. Bihar, halaber, dantza ikastaroa amaituko da, eta ekitaldia egingo dute Latxartegi Aretoan, 11:00etan.
 
Irailaren 8an, ohiko ordutegia izango du berriro zerbitzuak. Gazte Txokoa, esaterako, irekita egongo da astearte, asteazken eta ostegunetan, 16:30etik 19:30era, eta ostiral, larunbat eta igandetan, 17:00etatik 20:30era.
 
Kaleko zerbitzua, berriz, asteartetan, 19:00etatik 20:00etara, eta ostiral eta larunbatetan, 16:00etatik 17:00etara izango da. Eta, azkenik, sare sozialak, asteazken eta ostegunetan, 19:00etatik 19:30era, eta igandetan, 16:30etik 17:00etara.
 
Oporren bueltan, Agorreko Santikutzak direla tarteko, zerbitzua itxita egongo da irailaren 12an eta 13an. 
 

Albiste guztiak