Eguerdiko 12:00etan Udal ordezkariak eta familiak elkartu ginen Izpien txokoan, Agirre Etxeberrin, elkar ezagutzeko eta bertan minutu batzuk partekatu genituen. 2024an zehar jaiotako 42 haur eta familiei sorpresa txiki bat ere eskaini zitzaien.
Ekitaldian Legazpiko Bertso Olariak izan genituen, espreski haur eta familia hauentzat sortutako bertsoa eskaini zutelarik, gitarraz lagunduta.
Bestetik 2024an jaio eta gaur egun gure artean ez dauden haurrak eta euren familiak ere gogoan izan genituen ekitaldi honetan “Zu gabe baina zurekin” leloa duen kandela piztu genuelarik eta Udalak Esku Hutsi elkartearekin duen hartu-emana gogoratuz.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldi honetan parte hartu zuten familia guztiei. Agirre Etxeberrira joaterik izan ez zutenak etxean jasoko dute banatutako oparia.

