pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2025eko OLARIA sarirako proposamenak otsailaren 28ra arte aurkez daitezke
03
Ots
2025

2025eko OLARIA sarirako proposamenak otsailaren 28ra arte aurkez daitezke

Legazpiarrek hautagaitzak aurkeztu ditzakete dagoeneko

 

OLARIA izeneko bereizgarria,  urtean zehar, edo ibilbide osoan zehar, Legazpiren  garapenaren alde egin den eta gehien nabarmendu den ekimen edo jarduera sozialari ematen zaion saria da.

 

Legazpiar guztiek edo herriko elkarteek saria jaso dezakeen izangaia proposatu dezakete, bidezko arrazoiak azalduz. Horretarako, Udaletxeko HAZ bulegora jo dezakete otsailaren 28 baino lehen.

 

Epaimahai bat eratuko da. Alkatea izango da epaimahaiburu, eta kide hauek izango ditu: udalean ordezkaritza duten alderdi politiko bakoitzeko ordezkari bat, azken edizioko irabazlea edo irabazleak eta udalerriko elkarteetako beste hiru ordezkari. Elkarteetako hiru ordezkari horiek urtero txandakatuko dira, eta zozketa bidez hautatuko dira.

 

Epaimahaiak OLARIA saria nork jasoko duen proposatuko du. Proposamen hori martxoko  Bozeramaileen batzordean jorratuko da, eta martxoaren Osoko Bilkurara eramango da onartzeko.

 

Urtero bezala, OLARIA saria maiatzaren 3ko Ezpata-dantzaren ondoren emango da.

 

OLARIA sarirako hautagaitzak ondorengo inprimakiaren bidez proposa daitezke, LegazpiOn APPan aurkeztuz, edo udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) dagoen hautestontzian utziz.

FORMULARIOA: https://www.legazpi.eus/olaria-sariarentzat-proposamenak

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna 2024ko otsailaren 28a da.

Albiste guztiak