Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.
Datuen arabera, urtarrilean 124,00 litro erori dira, iaz berriz, 119,10 litro izan zirelarik. 1946tik, batez bestekoa 182,09 l-koa da. Azken hamarkada honetan, batez bestekoa 173,44 l izan da.
Horrela, urtarrilean 19 egunez euria egin du eta 6 egunez izotz zuria eta 2 egunez lainoa izan dugu. Tenperatura maximoa 18ºC-koa izan zen urtarrilaren 27an; minimoa, berriz, -1,5ºC-koa izan zen urtarrilaren 13, 14 eta 18an. Batez besteko tenperatura 7,86ºC-koa izan zen, ia 2024ko urtarrilean bezala, eta urtarrileko batez besteko tenperatura baino altuagoa, 6,32ºC-koa izanda.
Datu orokorrak
Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.