pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bikuña kiroldegiko fitness gela otsailaren 10ean itxiko da
05
Ots
2025

Bikuña kiroldegiko fitness gela otsailaren 10ean itxiko da

Obrak 3 hilabeteko iraupena izango du

 

Kiroldegiko Fitness gelan  egingo diren berritze-lanak direla eta, datorren otsailaren 10ean hau itxi egingo da.

 

Obrek irauten duten bitartean, goiko solairuan dagoen gimnasioa (GYM 1) erabili ahal izango da. Era berean, Ziklo Indoorreko gelan dauden txirringak ere erabili ahal izango dira. Indarrean egongo den ordutegian, Fitness gelako Aholkularia erabiltzaileen esanetara egongo da. Bi instalazio horiek hurrengo ORDUTEGIAN egongo dira erabilgarri:

 

 

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

GOIZEAN

 

09:00 - 13:00

 

09:00 - 13:00

09:00 - 12:00

ARRATSALDEAN

13:00 - 17:00

 

13:00 - 17:00

 

 

 

Erabiltzaileek Zumarragako Ispilla Kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute bi udalerrien artean sinatuta dagoen hitzarmenari esker.

 

Lanek gutxi gorabehera 3 hilabete iraungo dute.

 

Hala nahi duten abonatuek baja eman ahal izango dute abonuan obrek irauten duten bitartean kiroldegiko harrera zerbitzuan eginiko eskaeraren bidez. Fitness Gela berriro irekitzen denean eta berriro altan ematen zaienean, ez dute matrikula ordaindu beharrik izango.

Albiste guztiak