pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“On Quixote” Balleta Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan
06
Ots
2025

“On Quixote” Balleta Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Otsailaren 12 eta 19an, asteazkenak, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian. 2 zatitan eskainiko da

 

Ballet emanaldia izango dugu otsailean, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan,  eta “On Quixote”eskainiko dugu, 2 zatitan.

 

On Kixote koreografo eta musikari desberdinek sortu duten hainbat balleten izena da baina gaur egun balletaren izenburu hori irakurtzen dugunean Marius Petipa koreografoaren eta Ludwig Minkus musikariaren bertsioa dela esan dezakegu. Balletak aitzinsolasa eta lau ekitaldi ditu eta Moskuko Bolshoi Antzoki Inperialean eskaini zen lehenengo aldiz 1869ko abenduaren 14an. Aldaketa txiki batzuk sartu diren arren, gaur egun ballet bera da ikusi dezakeguna.

 

Petiparen obra Miguel de Cervantes idazleak idatzi zuen Mantxako On Kixote eleberrian oinarritzen da eta, batez ere, “Camachoren ezkontzak” (Gamache balletean) izeneko obran, bigarren zatiko XIX. kapituluan kontatzen denean; atal horretan Basilio bizarginaren eta Quiteria (Kitri balletean) gaztearen arteko erromantzea kontatzen da.

 

Rudolf Nureyev eta Robert Helpmann bikotearen On Kixote (1973) berri honi dagokionez, azpimarragarria da zenbat baliabide artistiko erabili diren obra egiteko. Dantzatutako zatia ikusgarria da eta filmaren gauzarik ederrenetakoa, Nureyev dantzariaren eta bere konpainiaren argazkiak egin zituen Geoffrey Unsworth kameralariaren lana da.

 

Halaz ere, Australian Ballet konpainiaren produkzio honek badu gabezia bat, Gillian Hartnollen esanetan. Bere ustez, ezin da esan filma erabat arrakastatsua izen denik: “filma ordutegi oso mugatuan egin zen eta abioiak gordetzeko hangar batean filmatu zen; bi gauza horiek eragina izan dute azken emaitzan”.

 

IRAUPENA: 127 min.

Zuz.: Rudolf Nureyev, Robert Helpmann

 

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

 

Albiste guztiak