Udal Gobernu taldeak herritarren beharrak, nahiak eta ideiak ezagutzeko asmoa azaldu zuen 2023ko iraila eta urria bitartean aurrera eraman zen Eraiki dezagun Legazpi egitasmoaren bitartez. Bertan, herrian zehar aurrera eramandako topaketatan, legazpiarren 176 iradokizun jaso ziren. Abenduan zehar prozesu honetan parte hartu zuten herritar guztiek telefonoz edo emailez erantzun bat jaso zuten egindako iradokizunaren inguruan, eta hauek aurrera eramateko ere 2024ko aurrekontuetan diru kopuru bat zehaztu zen.
Jasotako 176 iradokizunak sailkatu eta multzokatu egin ziren, horietako batzuk behin baino gehiagotan errepikatzen zirelako eta multzo bakoitzean iradokizun mota desberdin bat kokatuz. Gainera, zerrenda bat osatu zuen Udalak herritarrek horien jarraipena egin ahal izateko.
Hiru multzotan banatu dira iradokizunak:
- Egiteke, herrian zehar egin beharreko lanak kokatuz.
- Oharra, Udalaren eskumena ez denean dagokion enpresa edo erakundeari edo partikularrei abisua paratzeko konpromezua hartuz.
- Aztertzeko, bertan obra eta proiektu handiago bat suposatzen zuten iradokizunak kokatuz.
Semaforo baten bitartez 2024ko urte osoan zehar hauen jarraipena egiteko aukera izan dute herritarrek: berdea, lana eginda, abisua pasata edo hau aztertu denean; laranja, egiteko prozesuan edo azterketa prozesuan dagoenean; eta gorria, egin gabe dagoenean.
2024. urtea amaitu berri, ekimen honen balantzea egin du Gobernu taldeak eta emaitzak herritarrekin partekatu nahi izan ditu.
EGITEKEatalean 83 iradokizun kokatu dira eta hauetatik 61 aurrera eraman dira dagoeneko, eta beste 22ak prozesuan daude. Hau da, iradokizunen %73,49 egin/konpondu dira.
OHARRAatalean berriz, 22 iradokizun kokatu dira eta hauetatik guztiak bideratu dira, beraz %100ean pasa da abisua
AZTERTZEKOatalean 27 iradokizun sailkatu dira. Hauetatik 17 aztertu dira dagoeneko; 9 aztertzen ari gara eta bakarra ez da oraindik aztertu. Hortaz, %62,96 aztertu dira; %33,33 aztertzen ari dira; eta %3,7 ez da oraindik aztertu.
Hortaz, guztira, egiteke, ohar eta aztertzeko dauden iradokizunak ikusita %75,75 berdez aurkitzen dugu, hau da egin edo aztertu da; %23,48 laranjaz daude, hau da, egiteko bidean edo aztertzen; eta %0.76 gorriz, hau da, ez da aztertu.
Emaitzak ikusita Udal Gobernu taldeak oso positibotzat jotzen du ekimena eta herritarrekin harremanak estutzen jarraituko du parte hartze prozesu edota honekin erlazioa duten ekimenak gauzatzen jarraituz, guztion artean Legazpi hobetzen jarraitu dezagun. Ezin da ahaztu udal langileek egindako lan bikaina, emaitzak hauek beraien esfortzuari esker lortu direlako.