Gizonezkoen haur mailako ANDRAITZ K.E. taldeak Zilarrezko Errendimenduaren mailako txapelketako lehen fasea amaitu du, eta multzoko lehen postua lortu du, 14 partidatan lortutako garaipenekin, 1001 puntu alde eta 480 puntu kontra lortuta.
Larunbata honetan erronka garrantzitsua du Domingo Agirren 18:00etan, Ordiziaren aurka jokatuko duen partiduaren emaitzaren arabera, Gipuzkoako txapelketaren bigarren fasea jokatzeko aukera izango lukeelarik. Ordizia Urrezko Errendimenduaren 6. sailkatua izan da (ANDRAITZ K.E. lehiatu den Zilarrezko maila baino maila altuagoa).
Legazpiarrek partida garrantzitsu hau irabaziko balute, bigarren fasea Urrezko mailan jokatuko lukete, Infantil mailako Gipuzkoako txapeldun izateko hautagai izanez. Galduko balute, Zilarra kategorian jokatuko lukete, Urrezko kategoriako 7. eta 8. sailkatuekin batera, eta Gipuzkoako txapeldun izateko hautagai izango lirateke Zilarrezko Errendimenduko Gizonezkoen kategorian.
Horregatik, Legazpiar zaleak animatzen ditugu 1. fase bikaina egin duen taldeari animatzera joatera. Partida honek duen zailtasunaren jakitun gara, Ordiziako taldearen garrantziagatik, baina legazpiarrek lehen faseko joko mailari eusten badiote garaipena lortzea espero dugu.
Bat, Bi, Hiru, ANDRAITZ! Bost, Sei, Zazpi, LEGAZPI!