pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“La Bellota” Zentro Extremeñoaren 30. Urteurren festa
11
Ots
2025

“La Bellota” Zentro Extremeñoaren 30. Urteurren festa

Igandean, otsailak 16, Azokan

 

Igandean, otsailak 16, Azokako arkupeetan emango dio hasiera, “La Bellota” Zentro Extremeñoak 30. Urteurren Festari.

 

Sustraiak eta Korosti dantza taldeetako kideek Aurreskua eskainiko dute ekitaldiari hasiera emanez eta jarraian Grupo de Coros y danzas "Nuestra Señora Virgen de la Montaña" talde bizkaitarrarak (Astrabudua- Erandio) bere emanaldia eskainiko du, eguerdi aldera, Azokan. Festak San Inazio auzoan duten egoitzan jarraituko du anai-arreba arteko bazkari batekin.

 

“La Bellota”-ko kideek herritar guztiekin ospatu nahi du 30. Urteurren hau eta eguerdian egingo den ekitaldira gonbidatu nahi zaituzte legazpiar guztiok.

Albiste guztiak